argia.eus
INPRIMATU
3.500 urteko patin txinatarrak
  • Txinako Sinkiang eskualdean, Brontze Aroko Gaotai aztarnategiko hilobi batean, izotzetan irrist egiteko patin moduko batzuk aurkitu dituzte.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko martxoaren 21

Idi eta zaldi hezurrez eginak daude, zuloak dituzte oinetakoei lotu ahal izateko eta 3.500 urte dituzte, datazioaren arabera.

Hala ere, ez dira orain arte aurkitutako irristailu zaharrenak; Finlandian duela 5.000 urteko patinak aurkitu zituzten, eta Txinakoak 1.500 urte geroago handik milaka kilometrora egin zituzten arren, oso antzekoak dira.