Duela hamar bat urte publikatu zuen Michele Rech Zerocalcare komikigile italiarrak estreinako liburua, La profezia dell'armadillo, Farmazia Beltza argitaletxeak euskarara ekarria 2021ean, Armadiloaren igarkizuna izenburupean. Lehenago plazaratu zituen Hondamuinean bildumako biak eta Kobane calling, Siriako guda zibilaren erdian kurduek eraiki zuten Rojavako lurralde autonomora egindako bidaiaren kronika ederra. Azken horren bideari jarraitzen dio eskuetara heldu zaigun azkenak: No sleep till Shengal. Irak iparraldeko yezidien artean hainbat aste eman zituen 2021ean Zerocalcarek, herri hark sufritutako sarraskia eta biziraupen-borroka komikian jasotzeko. "Peshmergen zein Irakeko Gobernuaren mehatxua, berrantolatzen saiatzen ari den Isis, Turkiako dronak bonbardatzen... baina baita osatu gabeko zauriari darion oinaze, amorru eta izu puskaren aurka ere", dio autoreak komikiaren hondarrean. "Denen zauria dena, baina baita norberarena ere".
Sakonak dira 2014ko genozidioak eragindako arrakalak, agerikoa da zuri-beltzeko komikian agertzen diren pertsonaietan. Testigantza –eta isilune– gordinak dira bildutakoak, baina, egilearengan ohikoa den moduan, umoreak ere badu lekurik, haren kontzientziak –armadilo jakintsu batek pertsonifikatua– hitz egiten duenean adibidez, edo irakurleok agertzen garenean George Pig marrazki bizidunetako zerriak gorpuztuta, edo Erdogan teletubbien cosplayer moduan mozorrotuta...
“Nongo zakiladak amaitu nau hemen?”, galdetzen dio bere buruari Zerocalcarek, Irakeko poliziaren kaserna barruan atxiki dutela. “Inork ezer esaten ez badu, inor ez badago so... sarraskiak datoz”, Erromako Kurduen Etxeko ordezkariaren hitzek ematen dute argibiderik. Hainbatetan esan dut, eskoletan gehiago baliatu beharko lirateke gisa honetako komikiak, testu liburuez gaindiko ikuspegia izateko.
Itzulpenaz bi gauzatxo: bat, euskaraz beste edozein hizkuntzatan baino lehenago publikatu du komikia Farmazia Beltzak; eta bi, Koldo Izagirrek euskaratu du, modu borobilean. Armadiloaren igarkizuna-eta irakurtzean euskararen erabilerak eragin dit karrankarik, jatorrizkoari fidelegia zaiolako akaso, italiera baino erromatar dialektoa baita haietan nagusi. Beldur naiz horrelakoek euskarazko komikietara hurbiltzen diren irakurleak uxatzen ez ote dituzten, nire hurbileko pertsona bati gertatu zaion moduan. Ez da, zorionez, No sleep till Shengal-en kasua.
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]
Craig Thompson kultuzko eleberri grafikoen egile estatubatuarra Europan izan da bere azken lana aurkezten, Raíces de ginseng (Astiberri, 2024). Bilbon bi aurkezpen egin ditu eta artista atsegina, hurbila eta azkarra dela erakutsi du –euskaraz “mila... [+]
Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.
Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.
Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan
Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023
------------------------------------------------------
Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]
Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.
Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]
Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri
----------------------------------------------------
Hamaika ipuin irakurri dizkiegu etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]
Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023
2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]
Hector German Oesterheld (1919 -1978) gidoilari eta Francisco Solano López (1928 –2011) marrazkilari argentinarrek sortu zuten El Eternauta komiki klasikoa 1957etik 1959ra bitartean, telebistaren eragina txikia zenean, eta komikiaren ospea eta harrera, aldiz,... [+]
Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita, bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte Ño! komikian (ARGIA, 2023) Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta testuen egile Miren Artetxek eta Eli Pagolak. Mamuak, trabak, heldulekuak eta... [+]