HONDAMENDIAN
Konpainiak: Artedrama & Axut. Idazlea: Harkaitz Cano. Zuzendaria: Ximun Fuchs. Aktoreak: Ander Lipus, Ane Sagüés, Ruth Guimerá, Jon Ander Urresti, Maialen Belaustegi, Maite Larburu, Manex Fuchs eta Eneko Gili. Eguna: otsailak 17. Lekua: Elorrioko Arriola antzokia. Hurrengo emanaldiak: Martxoaren 17an Galdakaon, 18an Bergaran, 25ean Ataunen, 26an Pasaian, 30ean Tarbesen, apirilaren 4an Durangon eta 15ean Aulestin, besteak beste.
2020ko otsailean Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziaren ondorioz Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak desagertu ziren, eta izugarrizko hondamendia eta nahasmena sortu zen Euskal Herrian. Hilabeteren ostean, Txinatik omen zetorren birus ezezagun batek osasun sistema kolapsatu eta guztiok etxean atxiki gintuen. Artedrama eta Axut konpainiaren azken lanak garai ilun hauek ekarri ditu taula gainera.
Antzokira sartutakoan kolore grisa eta nahasmena nagusi, eszenatokia bera ere txiki utzi duten ikus-entzunezkoen indarra nabari da ikuskizuna hasi orduko ere. Bizi eta adi segitu dut narrazioa hasieratik bukaeraraino, aktoreen rol aldaketak gertutik jarraitu eta eszenografiako elementu guztiak kokatzeko. Sarritan norbere azalean kazetariaren ezintasuna, desagertutako familiaren etsipena eta arduradunen noraeza eta axolagabekeria sentitzen da. Berezia oso ospitaleko gaixoa eta langilearen artean sortutako istorioa: langile txiletarrak Atakamako basamortua arropa zabortegi bihurtzen ari garela gogorarazi digu bere sorterriko istorioa taula gainera ekarrita, eta horrekin ulertu dugu Zaldibarkoa irudikatzeko eszenatokia arropaz bete izana. Bikaina une horretan bertan ere, izarren proiekzioa, basamortura bidaiatzeko aukera eskaini digu.
Egoerak eskatzen duen neurriko kritika politiko eta sozial ederra, umorea presente izan duen kontakizun bizi bati eskutik helduta. Aktoreak trebe, eszenatokiaren jabe eta publikotik gertu, oso gertu. Axut eta Artedramaren azken lanetan ikusi dugun gisara. Oraingo honetan, baina, nabarmen landu dute ikus-entzunezkoen indarra. Eszenatokiko hiru paretetatik kanpo ere islatutako zenbaki eta datuek guztion ahanzturan lagatako garaiko informazio gaindosia eta ziurgabetasuna berpizteraino.
Bukaera moduan hasierako eszena berriro parez pare; publikoaren begiak ordea zorrotz, eta barruak mugituta. Hain gertu daukagun sasoi ilun hura pasatu dela uste arren, hondamendiak arrastoa laga du, eta beharrezkoak dira gogoeta edo eztabaidarako gisa honetako abaguneak.
Aktoreek azken ekoizpen honetako beste protagonista batekin agurtu gaituzte. Izan ere kantua eraman dute antzokiko ateraino, borobil. Izeba eta biok izan gara bertan, eta bukaeran besotik tira egin behar izan diot atetik irteteko. "Argiak itzali arte geratuko nintzateke beraiek entzuten" aitortu dit irribarretsu. Isilik egin dugu kotxerako bidea, aspaldiko partez antzokian gozatu izanaren sentsazioarekin.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]