argia.eus
INPRIMATU
Gezirik zaharrenak?
  • Madrin izenek haitzuloan, Frantziako Estatuan, duela dozenaka milaka urtetako geziak aurkitu dituzte, eta ikerlariek uste dute aurkikuntza gakoa izan daitekeela neandertalen eta homo sapiens-aren arteko erlazioa zein izan zen jakiteko.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko martxoaren 08a
Argazkia: Ludovic Slimak
Argazkia: Ludovic Slimak

Frantziako Mandrin kobazuloak aztarnategi neandertal garrantzitsua gordetzen du. Baina berriki homo sapiensek utzitako hainbat gezi aurkitu eta 54.000 urtetan datatu dituzte, inoiz aurkitutako zaharrenak.

Horrek esan nahi du, bi espezieek uste baino askoz lehenago egin zutela topo, neandertalek arkuen eta gezien teknologiarekin ezin izan zutela lehiatu eta, besteak beste, horrek jarri zituela desagertzeko bidean.

Kontua da hainbat adituk zalantzan jarri dutela datazioa zuzena ote den eta suharrizko piezak geziak edo lantzak ote diren. Beraz, froga gehiago eta azterketa zehatzagoak beharko dira hipotesia baieztatzeko.