argia.eus
INPRIMATU
Vesuviopeko dieta aberatsa
  • Orain arte bagenekien Ponpeia eta Herkulanoko biztanleek itsaski eta oliba olio asko kontsumitzen zutela, eta gizonen eta emakumeen dietak ez zirela berdinak. Unibertsitate-ikerketa batek datu gehiago eman ditu erromatar hiri haietako elikaduraz.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko otsailaren 27a

2021ean Yorkeko Unibertsitateko adituek ikerketa berritzailea abiatu zuten: Herkulanoko 17 indibiduoren hezurretako aminoazidoak isolatu zituzten. Eta horri esker, batetik, oliba olioak dietan zeukan pisua kalkulatu dute: kontsumitzen zituzten kalorien %12 iturri horretatik jasotzen zuten.

Eta, bestetik, menua askoz gehiago zehaztu dute: garia, artatxikia, dilistak, babak, gereziak, mertxikak, olibak… eta Napoliko badiako 70etik gora arrain eta itsaski mota jan ohi zituzten. Teknika hori beste toki eta garai batzuetan aplikatzea eta, hala, antzinako dieta gehiago ezagutzea izango da hurrengo pausoa.