Iratxe Aguilera (1996, Gasteiz) da Kai Nakai. Musikari arabarrak euskarazko musikarekin eta ahalduntzeko letrekin astindu ditu gerriak eta bazterrak. Disko berria prestatu bitartean, uneko kanta entzutetsuenen bertsioak egin ditu sareetan. Reggaetoia baino, musika industria dela matxista dio: “Ez da kanpoko gauza, Euskal Herriko festibaletako artista gehienak gizonezkoak dira, eta ez da emakume artistak falta direlako”.
Zein toki du euskarak reggaetoiaren mundu zabalean?
Gutxi, oso gutxi. Gaur egun, hemengo musika eszenan espazio txikia du, baina nahi duen tokia izan dezakeela uste dut. Horixe aldarrikatzen dut. Askok diote reggaetoia euskaraz egiteak euskal kultura zapaltzen eta zapuzten duela, baina aizu, txiki... gaurkotu zaitez! Gaur egun, hainbeste musika genero eta fusio daude, nahi duguna egin dezakegula, eta euskal gazteriak hori behar du, hori eskatzen du! Horregatik, sor dezagun hori ere.
Kai Nakai izenarekin aritzen zarete oholtza gainean. Nondik dator, eta noiz ekin zenion bideari?
2020an hasi nintzen Kai Nakairen proiektuarekin. Txikitatik maite izan dut asko musika, baita oholtza gaineko ikuskizuna ere, eta betidanik amestu izan dut abeslari izatearekin. Gaur egun topera nabil; hain justu orain, hurrengo diskoa prestatzen ari gara.
Munduan birala egin da Shakira eta Piquéren arteko afera. Abestia egin zen ezagun, eta euskarara ekarri zenuen zuk. Milaka ikustaldi izan ditu zure bideoak.
Udan hasi nintzen uneko abestirik entzutetsuenak euskaratzen. Disko berrian lan egiten dudan bitartean, sareetan ezagutzera emateko modu ona dela uste dut. Hartara, publikoari begira geldialditxoa egin beharrean, gero eta jende gehiagori erakutsi diezaioket zelan abesten dudan. Eta bada beste puntu garrantzitsu bat ere: euskara entzutea asko gustatzen zaio bai hemengo eta bai kanpoko jendeari.
Emakumeen ahalduntzea oso presente dago zure letra eta abestietan. Reggaetoia hankamotz dago feminismoan?
Nire ustez aurreiritzi asko daude, baina reggaetoia beste musika genero bat da eta ez da berez matxista. Nire musikan konprobatu dezakezue. Musikaren industria da orokorrean matxista, eta ez da kanpoko fenomenoa soilik: hemen, Euskal Herrian, festibal eta jaialdietan, oholtzaren gainean dauden gehienak gizonezkoak dira, eta ez da emakumezko artistak falta direlako. Gauza asko aldatu beharko ditugu.
Kanta entzutetsuen bertsioek ala kanta propioek, zerk funtzionatzen du gehiago?
Biek ondo funtzionatzen dute elkarrekin, elkarren osagarri izan daitezkeelako. Artista moduan nire diskografia propioa daukat, sorkuntza propioarekin, baina eduki ezberdina eskaintzen dut sare sozialetan. Nire musika gustuko dutenek bertsioak ere gozatuko dituzte, eta bertsioen bitartez ezagutzen nautenek, nire musika ezagutu eta sorpresa ederra eramango dute.
Sare sozialetan reel edo TikTok ugari plazaratu dituzu. Musika egin eta zabaltzeko garai berriak datoz?
Sare sozialek askotariko aukerak ematen dizkigute eta, nire kasuan, kontziente naiz erraztasuna daukadala eduki ezberdina modu ezberdinean sortzeko. Asko disfrutatzen dut egiten gainera, eta emaitzarekin oso gustura geratu ohi naiz. Horri esker jende askoz gehiagorengana heldu naiteke, eta artista moduan hazi, ospea irabazi.
Orain, disko berria egiten ari naizen garai honetan, desagertuta egongo nintzateke berez, jarraitzaileengandik nahiko aparte. Nahiago dut sareetan pixka bat aktibo egon eta denbora aprobetxatu.
"Euskal Herrian, festibal eta jaialdietan, oholtzaren gainean dauden gehienak gizonezkoak dira, eta ez da emakumezko artistak falta direlako"
Arabarra, emakumea eta euskalduna. Ardi beltza sentitu zara inoiz musika eszenan?
Ez, ez naiz horrela sentitu. Badakit erronka ez dela makala, baina mundu honetan lan asko egin behar da. Banekien ez zela erraza izango, baina ondo ateratzen ari zait. Konfiantza daukat nire buruarengan eta prozesuan sinesten dut. Emakume arabar eta euskaldun hau urrun ailegatuko dela uste dut, hala esaten dizut. Ikusiko dugu urte batzuen buruan ea non gauden!
Disko berria grabatzen ari zarela kontatu diguzu. Zerbait aurreratu dezakegu?
Urrian edo azaroan kaleratu eta aurkezten hasteko moduan egongo garela esango nuke, baina hainbat pieza hilabete batzuk lehenago promozionatzen eta argitaratzen joango naiz, orain arte egin bezala. Uste dut diskoa oso lan polita izango dela, kolaborazio berezi askorekin gatoz-eta.
Musika urbanoa, euskaraz eta emakumeak ahalduntzeko mezuekin; horixe da Iratxe Aguilerak Kai Nakai taldearen bidez plazaratzen duena. Unean une, bogan dauden ekintza edo gertaerei kantatzen die abeslari arabarrak. Oraintsu euskaratu eta sareratu ditu, esaterako, BenidormFest2023 jaialdiko finalisten abestiak. “Hurrengo urtean Euskal Herria ordezkatzen egotea espero dut”, erantsi du sare sozialetan. 2021ean Maitia izeneko lana kaleratu zuen kaseta interaktibo baten formatuan. 2020an, aldiz, Baimenik gabe diskoa argitaratu zuen bederatzi kanturekin. Disko berria prestatzen ari da orain, udazkenean sareratzeko. Ilusio handiz ari da lanean.
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.
Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]