Bioaniztasuna ez da baitezpada babestuko planetaren %30 biztanlerik gabe utziz

  • 2022ko abenduaren 19an izenpeturiko bioaniztasunari buruzko hitzarmena IPBES Bioaniztasunaren eta Zerbitzu Ekosistemikoen Gobernu Arteko Plataformak jauzi garrantzitsutzat jotzen du. Halere, kezka bat baino gehiago gelditzen dira hitzarmen honen atzeko eztabaidetan, honen aplikazio konkretuan eta orokorki honen oinarrian dagoen mundu ikuspegian. Inposaketa nabari izan da naturaren kontserbaziorako hainbat ekimenetan, nahiz eta zientziak frogatu duen gizakia eta bioaniztasuna bateragarriak direla.
     

Ekosistema aberastu dezake: Alpujarrako mendietan, ubide sistema tradizionala, mendien lurpeko ur geruzak betetzeko eta bertako laborantza ahalbidetzeko. Era berean, ekosistema aberasten du antolaketa horrek. Rafael Fernández Rubio

Iazko abenduaren 19an, planetaren azaleraren %30 babesteko hitzarmena izenpetu zuten munduko 190 estatuk, bioaniztasunari buruzko COP15 goi bileran. Helburu ausarta da, 1960ko hamarkadatik hona eremu babestuak planetaren %2tik %17ra igo direla kontuan harturik. 60 urtetan iragandako emendatze absolutu bera lortu nahi dute datozen zazpi urteetan soilik. Horrek bi zalantza pizten ditu. Bata, ea eremu berri horiek ofizialki babestuak izanik ere berdintsu ustiatuak izaten jarraituko duten –klimari buruzko COP21aren hitzarmena bezala COP15arena ere ez delako hertsagarria, hots, aplikatzen ez bada ere ez dago zuzenketarik–. Bertzea, ea bertan bizi direnen iritziak alde batera utziz inposatuko zaien “babestutako eremu” estatutua.

Inposaketa eta iritziak bazter uztea, hain zuzen, hitzarmen horren negoziaketetan gertatu ziren: azken egunean, Afrikako oihan tropikal hezearen zati handiena dagokion Kongoko Errepublika Demokratikoko delegatu batek bere kezka adierazi zuen, estatu garatuen finantza-laguntzarik gabe helburua ez baitzitzaion egingarria iduritzen. Erantzun gabe eta minutu gutiren ondotik, Txinako Ingurumen ministroak hitzarmena adostuta zela deklaratu zuen. Kamerungo delegatu batek bortxazko egoera salatu zuen eta Ugandako batek estatu kolpetzat jo zuen Txinaren joera. Brasilgo eta Indonesiako delegatuen bitartez behin-behineko konponbide bat aurkitu zuten, eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Ingurumen ministroak adierazi zuen COP16a arte negoziatzen jarraitzeko prest dela, eta espero duela bere ahotsa entzuna izatea. Adosturiko testuan, igurikatzen da gobernuek indigenen eskubideak errespetatuko dituztela. Horretarako estatuen arteko errespetu maila hori eredutzat hartzen bada, gaizki bideratuak gaude.

Gizakia, bioaniztasunaren etsai?

Kolonialismo berdearen ikuspegitik, bioaniztasun handiko eremuak “babesteko”, bertan bizi direnak kanporatzen dira. Survival International gobernuz kanpoko erakundeko Marie Ndenga Hagbe bozeramaileak dioenez, autoktonoak eremu babestuetatik baztertzeko arrazoia tristeki ezaguna da: arrazakeria. Kolonien garaia formalki bukatuta ere, ikuspegi kolonialistak dirau: autoktono “primitiboen” ezagupenak “sineskeri hutsak” izanik, Mendebaldeko adituek baizik omen dute eremu horiek kudeatzeko konpetentzia. Ikuspegi horren arabera Amazonia oihana inoiz ukitu gabekoa zen, milaka urtez gizakirik edota kulturarik egon ez balitz bezala –azken hamarkadetako zur eta meatze ustiapena izan ezik–.  CNRSko Stéphen Rostain arkeologoak aldiz kontrakoa frogatu du, xehetasun asko bilduz La forêt vierge d’Amazonie n’existe pas (“Amazoniako ukitu gabeko oihana ez da existitzen”) liburuan. Bertan erakutsi du nola modu oso finean eta milaka urtetan Amazoniako biztanleek beren ingurunea kudeatu, aberastu eta sendotu zuten. 86 landare espezie etxekotu zituzten, Amazonia osoan naza eta ubideen bidez landare gehiagorako baldintzak sortu, oihangintza teknika konplexuak garatu eta lurraren emankortasuna hobetu ere.

Amazoniako erreka bazterreko laborantza sistema tradizionala Piliwa herrixkan. Zokor, naza eta ubideen bitartez, uholdeek ekarritako emankortasunaz baliatzen da landaturiko guneak uretik kanpo atxikiz. Argazkia: Stéphen Rostain

Hori dena ustiaketa baino interdependentzia ikuspegi batekin, Rostainen iritziz. 2018an Nature aldizkarian argitaratutako The legacy of 4,500 years of polyculture agroforestry in the eastern Amazon (“Amazonia ekialdeko agrobasogintzaren polikulturaren 4.500 urteko ondarea”)  ikerketak erakusten digu azken 4.500 urteetan zabaldu direla Amazonia osoan landare jangarriak, bertako biztanleek aktiboki landatuta. Oihana ere kudeatua zen, han hemenka belarkarak kultibatzeko eta suebakiak egiteko, lurraldearen gehiengoan oihan trinkoa atxikitzen zutelarik. Horren bitartez gizarte konplexuen garapenerako oinarri materiala bermatzen zuten.

Naturaren kontserbazio kontzeptu kolonial honen oinarrian uste sendo bat datza: gizakiak ekosistemei kalte baizik ezin diela egin, eta ekosistemak osasuntsu atxiki nahi badira, Homo sapiens kanpora (Homo turisticus izan ezik). Kontzeptu honetan, baita antropozeno nozioan ere, errealitate homogeneo berean asimilatzen dira gizakia eta baliabideen ustiapen jasanezina, bereziki erregai fosilena. Naturaren kontserbazio kontzeptua aski berria da, industrializazioaren aldi berean garatu zen, nagusiki XX. mendean.

Banaketa honen muturreko adibide dugu Almeria probintziako El Ejido udalerria. Bertan batzen dira Punta Entinas-Sabinar natura erreserba –hainbat txori espezie eta landaredia autoktonoarekin–, eta “plastikozko itsasoa”, atzerritar prekarioen eskulan merkea baliatuz neguan Europan kontsumitutako barazkien herena inguru ekoizten duena. Bioaniztasuna babesteko arau berriak eskualdean bete nahi balira, imajina dezakegu iparrean dagoen Sierra Nevada parke nazionalaren handitzea –bazterreko hiruzpalau herrixka hustuz– eta horren ‘truke’ plastikozko itsasoaren garapena. Alde batetik inor bizi ez den turistentzako eremua, bertzaldetik langileen osasuna hondatzen duten ingurune kaltetuak, biak negozio gune.

Amesgaitz distopiko hori alde batera utzi eta oroitu dezagun eskualde hartan bertan, Alpujarran, garatu zituztela mendietan naza eta ubide sistema konplexuak VIII. mendean Ipar Afrikatik etorritakoek, aldapetan ura mantsoago isurtzeko, eta mendien lurpeko ur geruza betetzeko. Horri esker laborantza eredu bat garatu ez ezik, zuhaitz espezie anitz landatu zituzten horko maldetan ere, bertako bioaniztasuna emendatuz. Gainera, CSICen Water management in an ancestral irrigation system in southern Spain: a simulation analysis (“Uraren kudeaketa Espainiako hegoaldeko arbasoen ureztatze-sisteman: simulazio-analisia”) ikerketaren arabera ubide tradizionalak gaurko ureztatze eredua baino eraginkarragoak dira.

Amazonia, Alpujarra eta bertze adibide askok erakusten digute posible dela gizakia bizi den lekuetan bioaniztasuna sendotzea, xumeki –jende arrunten biziraupenerako baizik ez zen– baina ekosistemen ulermen finak garatuz. Ikuspegi binarioak baino, gaurko bioaniztasunaren babeserako politikak bideratzeko eredu askoz aberatsagoak lirateke.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude