La Rue du izena orain arte Nebula izandako Iruñeko tabernak. Modernitoen garito horietako bat, non noizbehinka jurruak ere topa daitezkeen edota bestelako tribu urbano batzuk ere. Denetarik elkartu da ostiral iluntzez tabernako beheko pisuan. 25 bat metro karratu eta hiruna pertsona metro karratuko.
Duela ia bost urte ikusi nuen lehen aldiz Lurpekariak taldea zuzenean, Katakraken, Nebula zenetik metro eskasetara. Oker ez banago, bi bateria, bi kontrabaxu, ahotsa eta tronpeta. Gaurko formazioak bateria eta kontrabaxu bana, berdin ahotsa eta tronpeta, eta tronboi baten berritasuna. Hasierako agurra eman du bakoitzak nahi izan duen doinu eta neurrian eta horrekin hasi gara lurpean sartzen, hasi da belarri garbiketa.
Martxan da soinu elkarrizketa. Elkarrizketa baino, lasterketa ematen zuen hasierakoak, bata bestearen atzetik segika. Baina lortu dute elkarren ondoan jarri eta begiak altuera berean izanda hizketan hastea. Unean uneko testuinguruari erantzutea eskatzen du inprobisazioak, musikari hauen jardunean presentzia handia duen jolas horrek. Baina, kasu, Hemsy de Gainzak esaten duen bezala, inprobisazioak dakarren askatasunak ez du kontsignarik eza suposatzen (ongi dakite hori hiriko beste txoko batean kontzertua eskaini berritan etorritako Peru Galbete eta Ibor RG-k ere). “Ez dakizue zer pasako den, baina guk are gutxiago”, bota du hasieran musikarietako batek. Libre edo ez hain libre emanikoez gain, izan dira ere kantu poperoago batzuk. Lekutxo bat egin diote, besteak beste, Ander Garcíaren Liliak ihes kantu ederrari (ez baduzue ezagutzen zoazte inmediatuki entzutera mesedez, faborez, otoi eta arren) eta errekonozitu ahal izan ditugu bestelako melodia tradizional(ago) (tradizional esaten ahal dut…?) batzuk, jauziren bat tarteko.
Kontrabaxua ttun-ttun bihurtu da tarte batez eta hizkuntza frankoan mintzatu da Ion Celestino tronpetista, “baina sosak eskatzeko bakarrik”, beste dena “en vascuence”. Onomatopeiak, afinazio tenperatutik urruntzeko saiakerak eta esaldi eder batzuk Nerea Erbitiren ahotsetik at. Hauek dira iazko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sintonia egin zutenak. Igual orain ulertzen da zerbait gehiago…
Bilaketarako talde gisa sortu zen Lurpekariak, kanporako baino gehiago barrurako agian. Baina sartu nahi duen guztiari da irekia barrualde hori eta zenbat ikasten den tarteka horra burua agertzearekin bakarrik. Motz egin zait gaurkoa eta kontzertuaren itxierako hitzak buruan egin dut etxerako bidea.
Erlojuari gelditzeko, eguzkiari ez sartzeko eskatuko diot, gaur-ak ez daitezen bihar-etan bukatu.
Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025
-------------------------------------------------------
Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da.
Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]