Floridan ez zaie falta loa kentzeko motiborik: pentsio publikoen desagerpena

  • Euskal Herrian kaleak bete diren bitartean, AEBetan erretreten gaiaz izaten ari diren eztabaida oharkabean pasa zaigu. Hango eskuin muturrak ere Gizarte Segurantzaren porrotaren mamua astindu du, eta senatari eta ordezkari errepublikarrak ari dira pixkanaka diskurtso oker hori zabaltzen, erretiro adina 70 urtera atzeratu eta pentsio sistema publikoa pribatizatzeko. Floridan, halakorik eginez gero, milioika lagun pobrezia erabatekoan eroriko litzateke.

Rick Scott
Rick Scott "Nire aberria berreskuratu nahi dut, eta zuk?", dio senatari floridarrak bere hauteskunde kanpainako promozio bideoan. Scott AEBetako Senatuan errepublikarren buru izateko hautagai da, eta bere proposamen nagusietako bat da AEBetako Gizarte Segurantza pribatizatu eta Medicare aseguru medikua ezabatzea.

Baionako karriketan Emmanuel Macronen erretreten erreformaren kontra atera diren milaka lagunek, entzungo balituzte Floridan eskuinak darabiltzan argudio ia igualak AEBetako Gizarte Segurantzaren berehalako “kiebra” iragartzeko, pentsatuko lukete hau dena mundu mailako plan bat dela, funts pribatuen lobbyak euren etxe-orratz distiratsu batean egositakoa. Baina zein gara herritar koitaduok gaizki pentsatzen hasteko…

Oraingoz errealitate bakarra da nor bere ogitik ari dela zopak egiten gai honen inguruan. Parisen, Olivier Dussopt Lan ministroak “oreka” argudiatu zuen erretreta sistemari egin guraizekada justifikatzeko –erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratu eta kotizatu beharreko urteak emendatu nahi ditu Frantziako Gobernuak–. Honela jaso zituen Le Parisien egunkariak mandatariaren hitzak: “Negoziaezina da. Bestela ez genuke etorkizuneko belaunaldiekiko erantzukizunik izango”.

Madrilen, kotizazio oinarriak progresiboki igotzea da Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantzako ministro José Luis Escrivaren azken proposamena pentsioentzako, “belaunaldien arteko desorekak sistema tenkatzen duenerako prest egoteko”. Oreka edo desoreka, ideia berbera da zirku honetan: pentsio sistema publikoak errekara bidean daude gizartearen zahartzearen ondorioz, eta hori ez gertatzeko, jubilatuek diru gutxiago izan beharko dute kartilan hilabete hasieran.

Argudio makal horrentzat pentsiodunen mugimenduek eta sindikatuek badituzte alternatibak, esaterako pentsioak aurrekontuen bidez ordaintzea –AHTren obrak edo Leopard tankeak ordaintzen diren bezala–. Baina gaur gaurkoz, herrialde gehienetan unean uneko langileek ordaintzen dituzte erretiratuen pentsioak, eta sistema hori jadanik jasangarria ez denaren apoa irentsi du askok, ez bakarrik gurean, baita Atlantikoaren beste aldean ere.

Herritarrei zuzenean eragiten dien gai sentibera da, bistan denez, eta eskuina kontu handiz ari da sarea pixkanaka ixten, amuarraina bere diskurtsoan harrapatzeko

AEBetan badaramate denbora bat eztabaida bizian horrekin, eta adi jarraitu beharko genituzke hango ika-mikak, irakurle. 2022ko legegintzaldi erdiko hauteskundeetanmidterms izenez ezagunak– jadanik eztena sartu zuten alderdi errepublikarreko kongresistek, eta erretiro adina 67 urtetik 70 urtera –bai, ongi irakurri duzu– atzeratu beharko litzatekeela zioten euren hautes-programan. Alderdi Demokratak berehala heldu zion amuari #HandsOffMySocialSecurity ("Ken eskuak nire Gizarte Segurantzatik") traola biralizatuz. Errepublikar ordezkarien %75ak Gizarte Segurantza pribatizatu eta zaurgarrienentzako Medicare mediku asegurua ezabatu nahi dutela zioten.

AEBetako Ordezkarien Ganbera errepublikarren menpe geratu da. Baina, fundamentalisten babes faltagatik ganberako buru izendatzeko izerdiak bota dituen Kevin Maccarthyk, Etxe Zurian Joe Bidenekin egindako lehen bileran ez du aipatu ere egin pentsioak murrizteaz ezer –AEBetako zorraren sabaia gainditzea saihesteko irtenbide bakartzat duten arren–. Donald Trump bezalako pribatizatzaile peto batek ere eskatu du Gizarte Segurantza ez ukitzea. Herritarrei zuzenean eragiten dien gai sentibera da, bistan denez, eta eskuina kontu handiz ari da sarea pixkanaka ixten, amuarraina bere diskurtsoan harrapatzeko.

Estresatu gauza inportanteez

“Estresaturik zaude okerreko gauzengatik. Floridatarrek Gizarte Segurantzaren ‘konponketarekin’ gehiago dute galtzeko”. Izenburu deigarri horrekin argitaratu du zutabea Frank Cerabino kazetariak Floridako The Palm Beach Post egunkarian, guri Alternet.org ezkerreko atariaren bidez iritsi zaiguna. Cerobinok dio herritarrak beste eztabaida batzuetan nahasita dabiltzala –ez garrantzi gutxiagokoak, transen eta beltzen eskubideak tarteko–, baina arazo askoz larriago baten aurrean daudela: eskuinaren etengabeko esfortzua Gizarte Segurantzari hesteak ateratzeko.

Gizarte Segurantza publikoaren aldeko afixa, AEBetan funtzionario federalek egindako protesta ugarietako batean (Argazkia: AFGE)

Eta eskuinaren horzkadak izen bat du Floridan: Rick Scott. Estatu horren ordezkaria da AEBetako Senatuan –lau milioi boto lortu zituen–, eta Gizarte Segurantzaren programa suspenditu behar dela defendatu du behin eta berriz, “porrot eginda” dagoelako. Scottek Rescue America (“Amerika erreskatatzea”) izeneko hamabi puntuko plana dauka esku artean Senatuko hurrengo hauteskundeetarako, bere ideologiaren margolan eder bat: haurrek eskolan bandera egunero musukatzea, poliziari diru gehiago ematea, Mexikoko mugako hesia amaitu eta Donald Trumpen izena jartzea, gizon eta emakumeen arteko bereizketa…  “Abisatzen dizut: plan hau ez da bihotzez ahulak direnentzako”, dio Scottek bere webguneko agur mezuan.

Cerabinok dioenez, senatariak herritarrari sinetsarazi nahi dio Gizarte Segurantzako funts fiduziaroa 2034 urtetik aurrera “lurrundu” egingo dela. Baina administrazio federalak emandako datuen arabera ez da horrela: aurreikuspenen arabera 2034an funtsa agortzen hasiko bada ere, soilik langileek egindako ekarpenekin, pentsioen %78 ordaintzerik izango da oraindik. Aldiz, Ordezkarien Ganberako errepublikarrek eskatzen duten neurri nagusia ezarriko balitz –erretiro adina 67 urtetik 70era atzeratzea–, “herritarrek jubilazioagatik %23 gutxiago kobratuko lukete”, azpimarratu du kazetariak.

“Gizarte Segurantzari egindako ekarpenen dirua hartu eta Wall Street-i entregatu nahi zaio”
Matt Bruening (ezkertiar blogaria)

Horretarako Matt Bruenig blogari ezagun eta People's Policy Project (Herri Politikarako Proiektua) ezkerreko think tank-aren sortzaileak emandako datuak ditu. Bruenigek bere erakundearen webgunean dio erretiro adina igotzea eta Gizarte Segurantza diru gabe geratzea bi ideia lauso direla, “politika berbera deskribatzen dutenak”. Blogariaren ustez legea moldatu daiteke, Gizarte Segurantza diru gabe geratuz gero, pentsiodunei automatikoki murrizketak egin beharrean, aberatsenei zergak automatikoki igotzeko; “polita litzateke", dio.  

Bruenigek garbi du atzean zer dagoen: “Gizarte Segurantzari egindako ekarpenen dirua hartu eta Wall Street-i entregatu nahi zaio”; alegia, pentsio funtsen lobbyek pribatizatu egin nahi dutela.  

Itzul gaitezen Cerabinok bere zutabean dioenera. Ikerketa batzuen arabera estatubatuarren herenak Gizarte Segurantza 62 bete bezain pronto kobratzea aukeratzen du, nahiz eta horrek pentsio txikiagoarekin penalizatzen dituen. Batez ere ikasketa maila baxuagokoak eta nekazal eremukoak dira: ez dute beste erremediorik, ezta pentsio-plan pribatuetan inbertitzeko dirurik ere. Kazetariaren arabera, Floridan odoltsua da egoera: “Gizarte Segurantzarik gabe, adinekoen %37,8 pobreziaren mailaren azpitik biziko litzateke”. Gaur egun 65 urtetik gorako 1,5 milioi floridar pobre daudela kontuan edukita –biztanleriaren %6 inguru– sei bider jende pobre gehiago lirateke. Eta horiek ez ditu inork erreskatatuko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zerbitzu publikoak
Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
12 urtetik beherakoentzako doako garraio publikoa EAEra iritsi da: Araba asteartean hasi da eta Bizkaia eta Gipuzkoa otsailean

Pilaketak saihesteko, Euskotrenek aparteko neurriak ezarri ditu Bat txartel pertsonalizatua tramitatzeko. Neurriaren lehen hilabetean, nahikoa izango da NANa edo familia-liburua aurkeztea doako garraioa eskuratzeko.


Grebaren kari 1.600 lagun batu dira Baionan, Frantziako Gobernuaren austeritate politika salatzeko

Bezperako zentsura mozioa dela medio, Frantziako Gobernua erori izanak ez ditu herritarrak etxean geldiarazi eta jarraitua izan da CGT, CFDT, Unsa, FSU, Solidaires, CFE-CGC eta FA-FP sindikatuek, baita LABek ere deituriko greba eguna.


Frantziako Gobernua erorita dagoela, greba eguna dute Ipar Euskal Herriko funtzio publikoan

Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]


Txaro Marquínez, Zaintza Araba-ko kidea
“Alarma soziala sortzea leporatu digute; ez, alarma egon badago, ez dugu guk sortu”

Arabako zahar egoitzen egoera lehen planora pasa da berriz ere azken asteetan. Zaintza Araba elkarteak Gasteizko Arabarren eta Laudioko San Roque erresidentzietako egoiliarrei ematen zaien tratua salatu dute, hainbat senideren testigantzak jaso ondoren. Langileen lan-baldintza... [+]


“Tratu iraingarria” salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-08-26 | Garazi Zabaleta
Baztan
Elizondoko zahar-etxean menu osasuntsu eta jasangarrien bila

Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean eraldaketa sustatzea izan da udalaren erabakietako bat... [+]


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]


Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: “Trena benetako garraiobide bihurtu dadin”

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-28 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunak

Otsaila da iaz ekoiztutako pelikula uzten sari banaketaren hilabetea. Zinemara joateko aitzakiarekin, arkitektura eta hiria oinarri dituen Wim Wenders-en Perfect Days ekarri nahi dut hizketaldira.

Pelikularen sinopsi zabalduan irakurri daiteke komun publikoetan garatzen dela... [+]


Eguneraketa berriak daude