argia.eus
INPRIMATU
Ez deitu “momia”
  • Britainia Handiko museoek, Londresko British Museum buru dutela, gomendio bat luzatu berri dute: momiei “momia” ez esatea.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko otsailaren 07a

Horregatik, “pertsona momifikatu” edo “arrasto momifikatu” esatea hobetsi dute. Hitz horrek gizatasuna kentzen omen die eta ez omen da egokia iraganean bizi izan ziren pertsonez hitz egiteko. Fikziozko munstro bati ere erreferentzia egiten diola kontuan hartu dute eta, gainera, terminoak kutsu kolonialista duela uste dute.

Egipton espoliatutako ehunka eta ehunka momiak (barkatu, pertsona momifikatuak) eta, oro har, beste herrialde batzuetan espoliatutako ondarea ez itzultzeak ez dauka haientzat kutsu kolonialistarik, itxuraz.