Mizenasko zibilizazioa gainbehera etorri zenean, Greziako Aro Ilunean eta Aro Arkaikoan publikoaren eta pribatuaren arteko ezberdintasuna zedarritu zuten hitzek ere. Etxe barruko ekonomiatik plaza publikoko politikara, eta idiotes-en eremu pribatura.
Peloponeso, duela 3.200 urte inguru. Hondamendi naturalak, barne gatazkak eta Itsasoko Herrien erasoak medio, Mizenasko zibilizazioa gainbehera etorri zen. Eraikin handiak, idazketa, merkataritza sareak… itzali egin ziren, eta antzinako Greziako Aro Iluna hasi zen.
Mizenasko botere egitura monarkikoa hautsita eta penintsularen orografiak eragindako isolamenduak bultzatuta, oikos-ak sortu ziren. Oikos hitzak etxea esan nahi du, baina zentzurik zabalenean: eraikina bera, familia, familiaren gainerako ondasunak (ganadua, lurrak, esklaboak…) eta han lan egiten zuten jornalariak. Beraz, garaiko gizartearen oinarrizko entitate ekonomikoa zen. Eta, hain zuzen, ekonomia hortik dator, oikonomia hitzetik: oikos (etxea) eta nemein (kudeatu).
idiota soilik interes partikular eta pribatuez arduratzen zena zen, afera publikoei jaramonik egiten ez ziena. Greziarrek garrantzia izugarria ematen zioten bizitza publikoari eta, horregatik, mespretxuzko kutsua hartu zuen 'idiotes' hitzak
Interes komunek eta kanpoko mehatxuez babesteko beharrak bultzatuta, oikosak batuz joan ziren eta antolaketa modu berri bat sortu zen: polis-a edo hiri-estatua. Aristotelesek zioen polis-ak pertsonen ongizaterako batutako oikos-en multzoak zirela. Aro Iluna pasata, Grezia Arkaikoa politikoki, sozialki eta ekonomikoki independenteak ziren komunitate horiek osatu zuten. Baina polis-en artean lehia gogorra zen arren, hizkuntza bera –dialektoak dialekto–, erlijioa eta, oro har, kultura partekatzen zuten.
Polis-etik dator politika hitza. Jatorriz, hiri-estatuekin zerikusia zuen guztia zen politika. Aristotelesek gizakia zoon politikon zela zioenean, gizakia animalia soziala zela esan nahi zuen, hiri-estatu batean eta legeen menpean bizi zena. Beraz, politikoa eta publikoa sinonimoak ziren.
Antonimoen bila, aldiz, idiotes hitza ageri zaigu; pribatua esan nahi du antzinako grekeraz. Beraz, jatorrian, idiota soilik interes partikular eta pribatuez arduratzen zena zen, afera publikoei jaramonik egiten ez ziena. Greziarrek garrantzia izugarria ematen zioten bizitza publikoari eta, horregatik, mespretxuzko kutsua hartu zuen idiotes hitzak.
Eta, hala, Aro Ilunetik esnatzean, greziar zibilizazioa garatu ahala, europar zibilizazioaren oinarriak taxutuz joan ziren. Eta etimologikoki antonimoak ziren politikariak eta idiotak hurbiltzen joan ziren pixkanaka.
Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
Udazkenean estreinatuko den Gladiator II filmaren trailerra ikusgai dago eta hiru minutu eskaseko aurrerapenean dagoeneko akats edo lizentzia historiko bat agerian geratu da.
Ridley Scotten filman naumakia edo itsas gudu bat egingo da Koliseoan. Ikuskizun garestia... [+]
Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]
Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.
Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun... [+]
Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]
Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala) arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]
El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]
rrak fundatu zuen duela 6.500 urte inguru. Eta berriki, Max Haibt Alemaniako Arkeologia Institutuko arkeologoak hiriaren "biki digitala" sortu du, bideojokoetan erabiltzen den teknologia baliatuz.
Aztarnategiak hartzen dituen 40 kilometro koadroen hiru... [+]
Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.
Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]
Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori bertan behera uztea eragin du.
Antzinako... [+]
Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]
Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]
Kairoko Egiptoar Museoko Kontserbazio Zentroko ikerlariek egiaztatu berri dute Eutrema japonicum edo Cochlearia wasabi izeneko errefaua egokia eta eraginkorra dela papiroak garbitu eta kontserbatzeko. Hau da, nagusiki japoniar sukaldaritzan erabiltzen den wasabia baliatu dute,... [+]