Basapiztiak

Ez omen dira zinemarako garairik onenak, baina Rodrigo Sorogoyenen As bestas pelikula bere bidea egiten ari da, Donostiako Zinemaldian ikuslearen saria jaso zuenetik. Espainiako Estatuan, sarrera-erosleak erantzuten, kritikak laudatzen eta garaikurrak metatzen ari da, lehengo irailean hasitako ibilbideari eman zionetik. Galizian, ordea, hotzago egin zaio harrera.

Herrialde horretan kokatu du Sorogoyenek bere lana. Galiziako landa-eremuan, Galizia sakonean. Galizieraz mintzo den Galizian. Ez dute, ordea, hala egiten, frantsesez eta gaztelaniaz baizik, filmeko heroiek. Nola ez begiko izan, inguruaren ederrak liluraturik, halako herrixka batean etxea erosi eta bertatik laborantza ekologikoari ekin dion bikote ameslari, maitemindu, liburu zalea. Eta nola ez begitan hartu filmeko gaiztoak, hain bikote zoragarriaren amesgaizto bilakatzen diren auzoko pitzatuak, herrixkako betiko bi anaia mutilzahartuak, behitegian edo larrean azienda txar batzuk gobernatzen ari ez direlarik, denbora ostatuan edaten ematen dutenak. Basakeria galegoz mintzo baita As bestasen.

Eztabaida ez da luzatu. Galiziar aunitzek ez dute laket izan galiziartasunaz ematen den irudia. Filmean anaia zaharrenarena egin duen Luis Zahera antzezlea bera gogaiturik agertu da hedabideetan. Itxuraz, zuzendari espainiarrek galegoarena egiteko baizik ez dute deitzen, erran nahi baita, narkoarena edo basaburuar ilun eta basarena.

Basakeria galegoz mintzo da As bestasen. Eztabaida ez da luzatu. Galiziar aunitzek ez dute laket izan galiziartasunaz ematen den irudia

Ezaguna denez, benetako gertakari batzuetan oinarritu da Sorogoyen bere istorioa ontzeko. 2010ean, As bestasen agertzen diren bezalatsuko pasarteak gertatu ziren Ourenseko herrixka batean. Zuzendariak, dena dela, ez die beti benetako gertakizunei orpoz orpo segitu. Konparaziorako, egiazkoan protagonistak ez ziren frantsesak izan, nederlandarrak baizik. Istorio unibertsal bat aurkeztu nahi bazuen –zer zine zuzendarik ez du nahi istorio unibertsal bat aurkeztu?– neke handirik ez zion emanen bertze nonbait kokatzeak.

Izan ere, As bestasen kontatzen dena eta oinarrian duena bertze nonahi gerta zitekeen. Euskal Herrian ere bai, neke handirik gabe. Asmatzen duzue? As bestasen ordez, Basapiztiak. Film bat, non atzerritar puta batzuek defendatzen duten ama lurra, ekologia eta jasangarritasuna, eta baserritar jatorrak, aldiz, beren mendiak enpresa eoliko transnazional bati saltzeko prest dauden, aziendak kendu eta Azpeitian, Durangon edo Elizondon –demagun– taxi bat paratzeko adina diruren truke. Film bat, non basakeria euskaraz mintzo den.

Ez luke eztabaida tikirik piztuko gure artean. Ikusleen saria, bederen, ez luke hartuko Donostian.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Eguneraketa berriak daude