Solitude ez dago bakarrik

  • Guadalupe (Karibe itsasoa), 1772 inguruan. Solitude izeneko esklabo mulatoa jaio zen Capesterre-Belle-Eau herrian. 1794an, Haitiko iraultza betean eta Antilletako egoera pil-pilean zela, Solitudek errebelde talde batekin egin zuen bat, Desfoneaux general frantziarraren erasoari aurre egiteko prest.

Solituderen eskultura Guadalupe uhartean.
Solituderen eskultura Guadalupe uhartean.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Garai hartan, Frantziak esklabotza abolitu arren, militar frantsesak gogor ari ziren matxinatuen aurka, azukre industria etekintsua ustiatzen jarraitzea helburu. Berehala, Solitude talde txiki  baten buruzagi bihurtu zen eta uharteko mendietara ihes egitea lortu zuen, frantziarren aurkako borrokan jarraitzeko. 1802ko maiatzaren 5ean frantziar soldaduz betetako hainbat ontzi porturatu ziren Pointe-à-Pitren; Napoleonek uhartean esklabotza berriro ezartzeko ateratako dekretua indarrean jarri nahi zuten.

Solituderen taldeak Louis Delgrès-en errebeldeekin egin zuen bat, baina frantziarrek berehala inguratu zituzten. Delgrèsek, orduan, plan suizida bat jarri zuen abian; frantziarrei aurrera egiten utzi zien eta, une egokia iritsi zenean, gordeta zeukaten bolbora leherrarazi zuen. 400 bat soldadu frantziar hil ziren, baina errebelde gehienak eta Delgrès bera ere bai. Solitude bizirik atera zen, eta beste errebelde batzuekin batera atxilotu eta Basse-Terreko espetxera eraman zuten.

Auzitegi militar batek epaitu zituen Solitude eta besteak, eta denak heriotzera kondenatu. Gainerakoak berehala exekutatu zituzten, baina Solitude haurdun zegoen. 1802ko azaroaren 28an erditu zen eta biharamunean exekutatu zuten. Haur jaioberria bere esklabo-jabeari eman zioten.

Delgrès eta beste buruzagi batzuk berehala bihurtu zituzten heroi, baina beste batzuek azken hamarkadatan jaso dute aitortza. Solitude esklabotzaren aurkako erresistentziaren ikurra da gaur, eta ez dago bakarrik.

Kontakizun honetan errealitatea eta fikzioa nahasten dira. Berez, ezer gutxi dakigu Solituderi buruz, 1858an Auguste Lacour kreoleak Histoire de la Guadeloupe lanean jasotako dozena bat lerro besterik ez: izena, jaioterria, Delgrès erori zenean atxilotu zutela, orduan 30 bat urte zituela eta 1802ko azaroaren 29an hil zutela. Ez dakigu haren familiaren eta lehen urteen berri, edo indar errebeldeekin bat egin zuenean librea edo esklaboa ote zen –eta, beraz, haurrarekin zer gertatu zen–. Haurraren jaiotza data ere exekuzio egunean oinarrituta ondorioztatu zuten.

Hutsune horiek guztiak André Schwarz-Bart-ek bete zituen La Mulâtresse Solitude (1972) nobelan, Lacourren testua estrapolatuz eta garai hartako Antilletako errealitatea xehe aztertuz. Hortaz, nobelako datu asko ez dira errealak, baina bai errealistak.

Delgrès eta beste buruzagi batzuk berehala bihurtu zituzten heroi, baina beste batzuek azken hamarkadatan jaso dute aitortza. Solitude esklabotzaren aurkako erresistentziaren ikurra da gaur, eta ez dago bakarrik. Esaterako, badakigu Cecile Fatiman esklabo dominikarrak Haitiko iraultzan funtsezkoa izan zen Bois Caimaneko zeremonian rol nabarmena izan zuela. Eta lehenago eta geroago beste asko izan zirela: Anacaona, Marica, Marie Jeanne, Maria de las Mercedes Barbudo, Mariana Bracetti… Hots, datuak datu eta fikzioak fikzio, emakumeek Antilletako erresistentzia mugimenduetan garrantzi handia izan zutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esklabotza
Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Commonwelth-eko gailurra
Karibeko estatuek esklabotzagatik kalte-ordainak eskatu dizkiote Erresuma Batuari

Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.


Cádiz
Euskal esklabistak metropoli kolonialean

1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Miarritzeko ‘La Negresse’ auzoaren izen arrazistak horrela jarraituko du, Paueko Auzitegiak erabakita

Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta... [+]


Markus Rediker
“Esklabotzaren indarkeria funtsezkoa izan zen kapitalismoaren gorakadan”

Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.


2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


Azukre Beltza erakusketa
Kubako esklabista arabarraren historia ikusgai Gasteizen

Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]


2023-10-02 | Axier Lopez
Martín Rodrigo y Alharilla
“Euskal Herria ere nabarmentzen da esklabotzari buruzko memoria-politika ezagatik”

Nazio inperialistetan familia jakin batzuk izugarri aberastu eta elite ekonomiko berriak sortu zituen munduko sistema kolonial eta esklabistak. Aldi berean, kontinente oso bateko biztanleria erdira murriztu zuen: Afrika. Mundua errotik aldarazi zuen, eta egun ere indarrean... [+]


Esklabo jabeen oinordekoak boterean

Reuters agentziak argitaratu berri duen ikerlan baten arabera, AEBetako politikari asko esklabo jabeen oinordekoak dira.


Esklabotzaren memoria Europan
Iragan ilunak auzitan jarri du gaurko aberastasuna

Europa esklabotzarekin aberastu zela ez da sekretua. Hainbat mendez milioika pertsona garraiatu zituzten Afrikatik Amerikara, eta esplotazio horri esker ekoiztutako kakaoa, azukrea eta kotoia izan ziren Liverpool, Bartzelona edo Bordele bezalako hirien garapen ekonomikoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude