Nostalgikoak Gasteizen, queerrak Atarrabian eta gu, (dei gaitzakezue moderno, ez naiz ezkutatuko) Donostian. Urteak neramatzan Baiuca zuzenean ikusi nahian. Azkenean gerturatu da Euskal Herrira, eta ez nolanahiko areto batera. Orain arte ikusi ditudan kontzertu onenetako batzuk Dabadaban izan dira. Galiziarrak espektatibak goian utzi ditu emanaldi aurreko uneetan. Aretoa lepo, baina dantzarako leku nahikoa. Plaza bero dago, entzuleak gogoz.
Galiziako folka eta elektronikaren beat leunak nahasten ditu eta ez nekien oso ongi zer espero. Bandarekin azalduko zela bagenekien, baina nola aurkeztuko zuen zalantzak nituen: zer izango da zuzenekoa eta zer aldez aurretik grabatua eta ordenagailutik pintxatutakoa? Baseak, melodiak eta ahotsetako batzuk izan dira oinarrian, eta beste hiru kideek lagundu diote perkusioarekin eta ahotsetan. Soinu sintetikoen gainetik erritmoak osatzeko erabili dituzte pandero bat, beste bat erraldoia, txapa, aitzurra, zartagina baita bieira maskorrak ere. Tradizioa eta gaurkotasuna bat eginik.
Hori da hain zuzen buruan bueltaka geratu zaidan ideia nagusia: errespetutik eta miresmenetik, tradizioa mantendu, eta are gehiago, iraunarazi egiten du Baiucak. Eta sentsazioa dut ez duela folklorea bere horretan erromantizatzen. Funtzionatzen du, eta oso ondo gainera. Aretoa ikustea besterik ez dago: sold out, eta dantzaka, kantuka dena ematen ari diren ikusleak. Galiziatik ehunka kilometrora, galegoz euskaldunak. Bada esperantzarik.
Arreta eman digu, hala ere, abeslarien atzean bigarren planoan geratu dela askotan DJa. Ohituegiak gaude agian zentraltasuna abesten duenari ematen, eta lagun bat ausartu da Bizarrapek egiten duenarekin konparatzera. Baina tira, abestiak joan eta etorri, heldu gara amaiera aldera. Espero moduan hortxe zituen gordeak abesti ezagunenak, eta momentu horretan segitzen dut oraindik... Eu tamén choro kantatzen, muñeiren txilioekin edo sugearen pozoiak sorgindurik. Ez nekien zer espero, baina uste dut haiek zirela benetan hain harrera beroa espero ez zutenak. Eskerturik, itzuliko direla agindu dute. Eta gu han izango gara hurrengo hartan ere.
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Willis Drummonden agur besta
Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian
Noiz: Urtarrilaren 5ean
Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.
------------------------------------------------
... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]
Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak Bermu Okerra musika jaialdia antolatu zuen abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egin zuten, eguerdian. Antolatzaileek azaldu dutenez,... [+]