Bilbo kolonizatuta dago. Gabonetako argiek itxura are distopikoagoa ematen diote hiriko erdigunean batu den jende uholdeari. Alde Zaharretik eta Areatzatik oinez ibiltzea itogarria da, inertziaz ez bada. Babeslekuren bat egon behar da. Kolonizatutako hiri honetan periferiara joan beharra dago arnasguneak aurkitzera. San Frantzisko kalean, periferia den erdigunean, jai giroa da. Jaioterria urrun duten bilbotar ugari beraien herrialdearen futbol taldearen garaipena ospatzen ari dira. Aukera polita den arren, auzokoak ez diren eta inork gonbidatu ez dituen morroien mehatxuzko presentzia ez da batere erakargarria. Larraskituraino joatea erabaki dut, han, eraikin industrial baten babesean antolatu diren zuzeneko emanaldiekin gozatzeko asmoz.
Orain dela gutxi ireki zituen ateak Donations Project egitasmoaren lokal berriak, eta larunbat hotz honetarako ekitaldi hirukoitza prestatu dute. Gaua irekitzearen ardura Radithor-ena izan da. A zer zaplastekoa eman digun oraindik berotzen ari ginela. Ikusi diodan emanaldirik onena eskaini du sinteekin eta horman proiektatzen ziren irudiekin jolastuz. Bilboko estratuetan arakatu du eta aurkitutako mamuak ekarri ditu gurera. Gure iragan hurbileko giro industriala gorpuztu du eta hiri hau are grisagoa zeneko paisaia sonikoak sortu ditu. Batzuetan grabeei nagusitasuna eman die, besteetan belarriak urratu eta tinpanoa zulatzen zuten soinu karrankariei. Ibaian metatuta dauden metal astunekin jolastu eta bonbak bezala erortzen ziren eztandekin jarraitu du. Gorenera heldu denean kolpez bukatu eta isiltasuna nagusitu da segundu bakar batez, jendea txaloka eta oihuka hasi den arte.
Hamabost minutu eskas izan ditugu arnasa hartzeko, Comando Psicográfico bikotearen emanaldia hasi baino lehen. Pablo Gallo eta Iago Alvite bikotearen egitasmoa berezia da, oso. Bigarrenak sinteekin inprobistazen duen bitartean, lehenengoak itsuan marraztu eta sortutako irudiak horman handituta proiektatzen dira. Errealitatea ez dago gure alde, ohar hori bota du Gallok marrazten hasi baino lehen. Orri zurietan agertzen ziren deabruek eta forma bereziek beste mundu batetik ekarriak ziruditen. Pozoi digitala edertasun erradikala bihurtzeko gai da bikotea.
Bukatzeko Fernando Carvalho-k musika elektronikoaren historian zehar eraman gaitu: Detroiteko techno-house soinuetatik hasita Europako hard-trance eremuetaraino. Itsasontzi batean noraezean egotearen sentsazio izan da: dibertigarria bezain arriskutsua. Izugarria izan da Larraskituko gela ilun honetatik mugitu gabe dantzarako musikaren kartografian zehar bidaiatzea, inoiz bukatzea nahi ez duzun bidaia horietako bat.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.