Bilboko EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea da eta Euskal Y-ak eramango dituen salgaiei buruz Ekopol taldeak argitaratu berri duen txostenaren egileetakoa. Energia berriztagarriak, garraioa eta hondakinen esparrua ikertu ditu azken urteetan
Salgaien garraioen lehen aurreikuspenak 2030erako egiten dituzue, baina proiektuaren geldotasuna ikusita, posible ikusten duzu ordurako Euskal Y-a eraikita egotea. Airef-ek 2020an esaten zuen oraindik inbertsioaren %58 falta zela egiteko.
Nik ez dut kristalezko bolarik, baina uste dut ez dagoela denbora nahikorik geltokiak irekitzeko eta, beraz, 2030ean Euskal Y-tik zerbait pasatzekotan, salgaiak izango direla.
Prestazio handiko trena da Euskal Y-a, baina Espainian eta Franzian AHTko trenbideek ez dute horrelako prestaziorik. Irla bat da hemengoa?
Ez, Frantziako konexioa eta Gasteizkoa egiten direnean ez da irla bat izango, baina ez dio salgai asko kenduko ohiko salgaien korridoreari. Azken finean, salgaiak Irunen pasatu beharrean nazioarteko zabalerara, Jundizen [Araba] pasatuko dira, eta beraz, 200 kilometro irabaziko dira. Kontuan hartu behar da, halaber, Bilboko Portuak salgaien trafikorako portu lehorra Arasur-en eraiki duela, Miranda de Ebrotik gertu, eta harekiko konexioa trenbide tradizionaletik egiten dela. Horrez gain, pertsonen trafikoak ere joango dira Euskal Y-ra, baina kopuruak ez dira hainbestekoak izango. Hori, gainera, inguruko abiadura handiko konexio guztiak bukatzen badira.
Gaur egun, ohiko trenbidean zein abiaduratan garraiatzen dituzte salgaiak?
Ez dut uste abiadura dela egungo trenbide sareetako arazorik handiena, bestelako arazoak daude. Adibidez, Bilbotik mesetaraino heltzeko konexioa txarra da, errail bakarra dago tren guztietarako. Horrez gain, trenak ezin dira oso luzeak izan. Eta gero dago zabaleraren arazoa.
"Funtsean, arazoa da betiko trenbide sarea zaharkituta dagoela, eta duela berrogei urte, trena gaurkotzeko bide gisa Euskal Y-a hautatu zela. Eta, beraz, orduko erabaki hark bahituta gauzka gaur egun"
Diozunetik, beraz, interpreta daiteke azpiegiturak dagoeneko ez duela alternatibarik? Agian iritzi publikoan ere ikuspegi hori finkatu da eta dagoeneko ez dago garai bateko mobilizaziorik Euskal Y-aren aurka.
Ez dut gertutik jarraitzen AHTaren aurkako mugimendua, baina noizbehinka iristen zaizkit Euskal Y-aren aurkako mugimenduen berriak. Gerta liteke mugimendu horrek indarra galdu izana, baina nik administrazioen planteamenduak eta kudeaketa ikusten ditut iparrik gabe. Duela aste batzuk, adibidez, Jaurlaritzako Garraio sailburuak prentsan esan zuen ez zegoela daturik Euskal Y-ak eramango dituen salgaiei buruz, baina joan den astean guk geuk argitaratu dugu azterlan bat Garraio Sailak emandako datuekin. Badirudi Garraio Sailak orain jakin duela Espainian AHTk ez duela salgairik garraiatzen, baina hori aspaldiko kontua da, eta dokumentu ofizialetan argi azalduta dago.
Bilboko Portua Euskal Y-arekin lotzeko funtsezko da Bilbo hegoaldeko saihesbide ferrobiarioa abian jartzea, jadanik duela 20 urte eraikita dagoen Serantes mendiko tunelarekin bat egiteko, baina proiektu hau ia geldi dago, edo oso geldo doa. Gaur egun dauden salgaien datuekin, 2015ean egindako errentagarritasun azterketa ofizialak seguruenik huts egingo luke.
Esan nahi duzu 2015ean egindako txosten ofizial horiek eta 2019an Jundizeko salgaien geltokiaz eman diren datuen artean kontraesan handia dagoela?
Bai. 2015eko Espainiako Gobernuaren azterketaren arabera, 2030ean Burgos-Gasteiz-Astigarraga-Iruneko zatian urtero 13 milioi tona (Mt) pasatuko dira, eta 2019an egindako azterketa ofizialetan Jundizeko terminaleko 2030eko balizko salgaien datuak askoz txikiagoak dira, 1,58 Mt . Nola da posible hori?
"Ekonomikoki errentagarria dela aterako balitz ere, klima aldaketaren aldeko borrokaren ikuspegitik, azpiegitura honek ez du onura nabarmenik ekarriko"
Twitterren arkitekto batek [Peio Royo Zabala] leporatzen dizue iraganeko datuekin ezin daitekeela jakin zer gertatuko den etorkizunean.
Kritika hori egin beharko lieke 2015eko azterketa sozio-ekonomikoa egin zutenei. Datuak beti dira iraganekoak eta horiekin aurreikuspenak egiten dira. Guk 2030eko garraio kalkuluak egiteko administrazioaren datuak erabili ditugu, baina, gainera, haren kalkuluak ekonomiaren hazkundean oinarrituta daude eta hori nahiko zalantzazkoa da dagoen panorama geopolitikoarekin, gerra, energia krisia...
Ingurumen azterketa berria ere lantzen ari zarete.
Lehenengo ingurumen balantzea 2016an egin genuen, 2015eko datuak erabilita, eta 2017an argitaratu zen. Geroago, Andoni Kortazarrek metodologian egindako hobekuntzekin, Espainiako abiadura handiko sare osoa aztertu genuen eta aldizkari batean argitaratu zen [The Conversation]. Eta orain, metodologia hori bera erabilita, egiten ari gara ingurumen azterketa gaurkotua. Orain Ekopoleko artikuluan erabili ditugun datuak azterketa horretakoak dira. Jakina, guri gustatuko litzaiguke, azterketa horren ondoren, errentagarritasun azterketa sozio-ekonomiko gaurkotua egitea, baina unibertsitatearen ahalmena oso mugatua da halako azterketa handi bati heltzeko.
Ikerlari gisa, zein aholku egingo zenieke Espainiako eta euskal erakundeei?
Ez dakit, oso konplexua da, baina uste dut, egungo datuak ikusita, aztertu beharko litzatekeela ea merezi duen aurrera jarraitzea. Horrez gain, ekonomikoki errentagarria dela aterako balitz ere, klima aldaketaren aldeko borrokaren ikuspegitik, azpiegitura honek ez du onura nabarmenik ekarriko, kontuan hartuta datozen 30-40 urteetan gizartea karbonogabetu behar dela. Hau da, onurak hain txikiak izanik, askoz hobea litzateke azpiegitura honek balio duen dirutza beste era batera inbertitzea.
Elkarrizketa hau erreportaje honen barruan doa: 'Euskal Y'-ak ez du lagunduko kamioia errepidetik trenbidera eramaten
Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]
Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]
EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]
Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]
Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik, Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.
Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]
Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]
Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:
"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]
Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]