argia.eus
INPRIMATU
Gela Berdeko hegaztiak
  • Duela 3.300 urte inguru, Meritaton printzesa, Akhenaton faraoiaren eta Nefertitiren alaba zaharrena, Tell al-Amarnako Iparraldeko jauregian bizi izan zen.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko abenduaren 27a
(argazkia: Antiquity)
(argazkia: Antiquity)

Jauregi horretan dago Gela Berdea, hormetako margolan naturalistengatik ezaguna. Egun kontserbazio egoera kaskarra izan arren, Christopher Stimpson eta Barry Kemp ikerleek beren balioa nabarmendu dute, Antzinako Egiptoko maisulanak izateaz gain, xehetasun errealistei esker, garai hartako fauna eta flora ikertzeko tresna ere badirelako.

Zehazki, Gela Berdeko hegaztiak identifikatzen aritu dira; egun oraindik padura horietan bizi diren artzandobiak (Laniidae) eta buztanikarak (Motacilla alba) topatu dituzte, baita basamortuko ekosisteman ohikoak diren haitz-usoak (Columbia livia) ere.