argia.eus
INPRIMATU
Maria bainuaren jatorria
  • K.o. II. mende inguruan, Maria izeneko alkimista judutar bat bizi izan zen Alexandrian. Lehen emakume alkimistatzat jotzen da eta, haren idatzirik iritsi ez bazaigu ere, beste egile klasiko batzuek eman zuten bere lanaren berri.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko abenduaren 14a

Substantzia kimikoen destilaziorako eta sublimaziorako gailu konplexuak asmatu zituen, baita egosketa teknika berezi bat ere: hareaz eta errautsez betetako ontzi batek urez betetako beste bat berotzen zuen eta gainean hirugarren ontzi bat jartzen zen. Denboraz, oinarriko errautsak kenduko zituzten.

XIV. mendean Arnau de Vilanova mediku eta teologo valentziarrak balneum Maria edo Maria bainua deitu zion teknikari, sortzailearen omenez, eta orduz geroztik hala esaten zaio jakiak prestatzeko modu horri.