Lady Chatterleyren eskandalu etekintsua

  • Florentzia, 1928. David Herbert Lawrence (1885-1930) idazle ingelesak Lady Chatterley’s Lover (Lady Chatterleyren maitalea) nobelaren hainbat bertsio idatzi zituen. Nobelak goi mailako emakume baten eta klase baxuagoko gizon baten arteko harreman sexuala kontatzen zuen modu esplizituan, eta egilea jakitun zen zailtasunak izango zituela lana bere horretan ohiko merkatuan argitaratzeko

(Argazkia: Derek Berwin)
(Argazkia: Derek Berwin)

Herbertek eleberriaren 2.000 aleko edizio pribatu bat egin zuen Ingalaterran zituen harpidedunen artean banatzeko.
1932an, D. H. Lawrence hil eta bi urtera, Ingalaterran, bertsio moldatu bat argitaratu zuten, baimendua baina oso zentsuratua, artean bizirik balego egileak onartuko ez zukeena, Gerald Gould kazetariak orduan idatzi zuenez, “idazlearentzat garrantzi psikologiko izugarria zuten pasarteak kendu dizkiotelako”.

1959an Argitalpen Lizunen Legea jarri zuten indarrean Ingalaterran. Lizuntzat jotzen ziren obrak argitaratzea kartzelarekin zigortzen zuen lege berriak, baina zigorra saihesteko baldintza bat ere jasotzen zuen: obrak balio literarioa izatea. Zirrikitua baliatuz, Penguin argitaletxeak apustu arriskutsua egin zuen orduan: Lady Chatterleyren maitalea-ren hirugarren bertsioa, egilearen ustez biribilena zena, bere horretan argitaratzea. Kartzela zigorraz gain, dirutza zegoen jokoan, editoreek 200.000 ale prestatu baitzituzten –ezohiko inprenta batean, erabili ohi zuen inprentaren ezezkoaren ondoren– eta abokatu talde garestia kontratatu baitzuten. Zenbait iturriren arabera, Allan Lane editoreak probokatu zuen epaiketa, hainbat ale hartuta zuzenean fiskaltzara jo zuenean. Penguinek xehetasun hau baieztatu ez badu ere, argi dago epaiketaren bila joan zirela eta lortu zutela, argitalpena 1960an epaitu baitzuten.

Zenbait iturriren arabera, Allan Lane editoreak probokatu zuen epaiketa, hainbat ale hartuta zuzenean fiskaltzara jo zuenean

Epaiaren zain, marketin kanpaina behintzat egina zeukaten, eskandalua egunkari eta aho guztietan baitzebilen. Une batean Mervyn Griffith-Jones fiskal nagusiak zera galdetu zien zinpeko epaimahaikideei: “Liburu hau zuen emazteek edota mirabeek irakurtzea nahiko zenukete?”. Eta, azkenean, nahi eta espero ez zuen moduan erantzun zioten, 1960ko azaroaren 2an editoreak errugabetzat jo baitzituzten. Egun bakarrean agortu zen 200.000 aleko edizioa, eta hurrengo hiru hilabetetan hiru milioi liburu salduko zituzten.

Etekin ekonomiko handia atera zuen argitaletxeak jokaldi horri esker, baina etekin kulturala nabarmenagoa izan zen, Geoffrey Robertson abokatuak hauxe esan zuen orduan: “Britainiar historian ez dago halako eragin soziala izan duen epairik”. Handik aurrera zentsura asko baretu zen, eta fiskalaren amesgaiztoa beteaz, emazteek eta mirabeek lehen lizuntzat jotzen ziren balio handiko lanak irakurtzeko aukera izan zuten. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Non zegoen nire herria duela 750 milioi urte?

Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.

Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]


Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Sexu erromanikoa

Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]


Berako matxinada eta Primo de Riveraren irribarrea

Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.

Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]


Afrikaren erromanizazio matematikoa

Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.

Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude