Aurten Egipton iragan den COP27 gailurrak emaitza gazi-gozo bat eman du: klima aldaketaren aurrean estatu zaurgarrienen galerak eta kalteak konpentsatzeko funts baten sorrera. Garaipen historikoa izanik ere, funts hori oraindik mekanismo ahula da, eta zehaztu gabeko osagai asko ditu. Ahultasun horrek estatuetan oinarrituriko negoziazioetan du errua, eta gizateriaren ondasuna den klima gobernatzeko eredu falta agerian uzten digu.
Azaroaren 20an bukatu da klima aldaketari buruzko NBEn 27. konferentzia (COP27). Aurten lehen aldiz klima aldaketaren aurrean herri zaurgarrienen galerak eta kalteak konpentsatzeko funts bat adostu dute, nahiz eta muga asko ukan. Alde batetik garaipen garrantzitsua da, COP horren hasierako gai zerrendan ez baitzen horrelakorik aipatzen, eta herrialde zaurgarrienen eta klimaren aldeko aktibisten 30 urteko ahaleginen emaitza konkretua baita. Bertzaldetik, funts hori ez da oraindik ezer konpontzeko gai, eta erantzunik gabe uzten ditu galdera zehatz asko: zenbatekoak izanen dira finantzamenduak? Juridikoki zeintzuk izanen dira diru emaileak? Zein izanen dira finantzamenduak lortzeko baldintzak eta arautegiak? Aski zehazten ez den elementu bakoitzak dakar atzerapausoen arriskua. Hala ere, urrats bat baizik ez bada ere, urrats esanguratsua da lehen aldiz NBEk ofizialki aitortzea estatu zaurgarrienen egoera eta berotegi efektuko gasen (BEG) isuri gehien duten estatuen ardura.
Maxime Combes ekonomialariak oroitarazten duen bezala, beren egitura juridikoa dela eta, konferentzia horiek ez diete estatuei neurririk inposatzen ahal. Erabaki guziak borondatezkoak dira, eta emaitza konkreturik ez bada lortzen –edo emaitzak lortzeko plangintzarik aurkezten ez bada ere– ez zaie orain arte inongo zigorrik aplikatzen. Gainera, Pariseko hitzarmenak (2015eko COP21ean izenpetu zena) estatuen arteko emulazioa sortzeko apustua egiten zuen, helburuak nork azkarrago lortzeko lehia bat, alegia. Baina ez zuen aurreikusten estatu multzo batengatik helburu orokorra lortuko ez litzatekeen egoera zuzentzeko mekanismorik. Gainera, gaur egun apustu haren kontrakoa ikusten ari gara, nor mantsoagoka ari baitira estatu gehiegi. Horrela galtzen ari gara beroketa bi gradutara mugatzeko aukera, ehunka milioi bizitza mehatxatuz. Era berean, konferentzia horiek ez dute trantsizio energetikoa bultzatzeko ahalmenik; horregatik erregai fosilak ez dira hitzarmenetan aipatzen, António Guterres NBEko idazkari nagusiak hainbatetan arazoaren larritasuna esplizituki adierazi badu ere.
CNRSeko ikerlari eta klima gobernantzan aditu Amy Dahanek azpimarratzen du Munduko Merkataritza Erakundeak (MME) eta bertze hitzarmen bilateralek, aldiz, estatu izenpetzaileei arau hertsagarriak aplikarazten dizkietela, ekonomia globalizatua babesteko. Bertze hitzetan esanda, azken 30 urteetan merkataritzaren eta inbertsioen nazioarteko eskubideak gailentzen zaizkio klima larrialdiari. Dahanek “errealitate-zisma” izendatzen du egoera hori: alde batetik, NBEren gobernatze indargabea klimari dagokionez –kontrolatzeko, helburuak igotzeko edo egiaztatzeko mekanismo guziak geldirik daude –, bertzaldetik, eta gobernatze horretatik kanpo, nazioarteko marko juridikoa moldatzeko gai den estatu eta enpresa handien lehia ekonomikoa. Arrakala horren ondorioak ditugu klimari buruzko negoziaketen mantsotzea eta klima aldaketaren larritzea.
Europak atzerapen handia du energia trantsizioa martxan jartzeko neurrietan, eta horren ondorioz zaigu aurtengo otsailean gordinki agertu Errusiako erregai fosilen menpekotasuna. Europako estatuak presaka ibili dira ikatz zentralak berriz irekitzen edota gasa garraiatzeko portu azpiegiturak eta interkonexioak eraikitzen, bitartean bertze hornitzaileekiko (Aljeria, AEB, Azerbaijan...) kontratuak izenpetuz. Egoera honetan, Europak sinesgarritasun guti duela deitoratzen du Combesek, adibidez, Afrikako estatuei aholkatzen dienean gasa ustiatzeko azpiegituretan ez inbertitzea. Europan erregai fosilen menpekotasunaren ordez energia-neurritasuneko politika ausarta bultzatu nahiezak denbora asko galarazten digu klima aldaketaren aurkako borrokan. Dahanen iritziz, Europak nazioarteko klima-aitzindari izateko asmoa bateragarri egin behar du planetaren mugak kontuan hartuko dituen ekonomia berri baten ikusmoldearekin –ezin baitugu gehiago funtzionatu 1990eko hamarkadan ezarritako eredu ekonomikoarekin–. “Errealitate-zisma” gainditzeko, klimari buruzko arau hertsagarriak inposatu behar dira merkataritza hitzarmenetan.
Globalizazioaren sehaska ideologikoa den AEBn, Joe Bidenek bultzaturiko Inflation Reduction Act legediak industria sektore batzuk sustatuko ditu baldin eta ekoizpenak birtokiratzen badituzte. Hori esplizituki MMEren arauen aurkakoa da eta duela guti arte irudikaezina zitekeen. Bertze adibide esanguratsu bat dugu azken asteotan Herbehereak, Frantziak, Alemaniak, Espainiak, Esloveniak eta Poloniak Energia Kartaren Hitzarmenetik irtetzeko adierazitako asmoa. 1998tik atzerriko inbertsioak babesteko xedea du kartak, konkretuki klimaren aldeko politikak oztopatuz. Bi adibide esanguratsu: Herbehereak eta Italia auzipetuak izan ziren, bata ikatz zentralak itxi nahi zituelako eta bertzea ur sakoneko petrolio-prospekzioa debekatu nahi zuelako. Gaur egun, lehen aldiz, Energia Kartaren Hitzarmenetik irtetze horiek aitortzen digute globalizazioaren alde sorturiko arautegi bat bateraezina dela klimaren babesarekin. Bi ondorio dakarzkien aurrekari garrantzitsua dugu: erregai fosiletatik irtetea ez da COPetan erabakiko; eta mundu mailako trantsizio energetikoa bultzatu nahi izanez gero, nazioarteko arautegi ekonomiko eta politikoa sakonki aldatu behar da. Horretarako, tokiko ekimenak funtsezkoak izanen dira Dahanen iritziz: estatu, eskualde eta udalerri bakoitzak eraldaketa ekologikorako politikak martxan jarri behar ditu, indar harreman ekonomikoen oreka globalean eragin ahal izateko.
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]
AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]