Munduko genero-borrokalariak, batu zaitezte!


2022ko azaroaren 22an
Borrokalari transgeneroak | Leslie Feinberg (Itz.: Fermintxo Zabaltza) | Katakrak, 2021
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Fermintxo Zabaltzak eta Katakrak argitaletxeak Leslie Feinbergen Mari-mutil handi baten bluesa ekarri ziguten duela bost urte eta oraingoan egile beraren beste lan bat ekarri digute: Borrokalari transgeneroak. Aurreko lana eleberria zen, egilearen bizitzan oinarritutako fikzioa, eta oraingoa saiakeraren eta historia dibulgazioaren artean koka daiteke. Eleberria oso lan gomendagarria da genero eta sexu disidentea den XX. mendeko Estatu Batuetako langile komunista trans baten bizi-ibilbideari gertutik jarraitzeko.

Saiakeran aipatutako eleberriaren oihartzunak topatuko ditugu tarteka, baina baita hori baino gehiago ere. Azken liburu hau ikerketa lan bat da, memoria ariketa bat, mobilizaziorako dei bat: “Garaia da gure historien aditu gisa idatz dezagun. Sobera denbora da geure argia beste batzuen prismatik errefraktatu dela. Liburu honetan dudan helburua da arma bihurtzea historia, politika eta teoria, oso zapaldurik dagoen populazioaren zati batentzat”.

Dokumentazio lan handia egin zuen Feinbergek transen historia osatzeko, zehazki, historian transak topatzeko eta euren borrokaren eta parte hartze soziopolitikoaren berri emateko. Haurtzaroan falta izan zitzaizkion erreferenteak eskaintzen ditu liburuan, transen irudi positibo eta eredugarriak erakusten ditu, eta sexu eta genero gaien inguruko hausnarketak eta elkarrizketak planteatzen ditu: “Zenbat ebidentzia dauden nabarmentzen dutenak genero eta sexu dibertsitatea globala dela, eta trans pertsonak ohoratuak izan zirela behin, irainduak izan ordez”.

1996an argitaratu zen jatorrizko bertsioa eta ederra da ikustea zenbateraino ez duen gaurkotasunik galdu –Trans Lege espainiarraren proposamenaren inguruko polemikan argi egiteko balio dezake– eta zertan egon den bilakaera bat –mugimenduen arteko egungo aliantzak: LGTBIQ+ edo transfeminismoa–. Oso gomendagarria, hortaz, gai hauetan gehiago murgildu nahi duenarentzat eta historiaren bertsio hegemonikoak intolerantzia eta gorrotoa elikatzeko asmoarekin ezkutuan gorde dituenak ezagutzeko: “Emakumeen eta transen askapen mugimenduek elkar behar dute. Era guztietako sexu- eta genero-zapalkuntzen aurka borrokatu behar da batera, eta aliatuekin”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
2024-11-22
Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Hori dena eta askoz gehiago

Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024

---------------------------------------------------

Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]


Ez da izenik agertzen, inon

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


Eguneraketa berriak daude