argia.eus
INPRIMATU
Zoru irradiatzailea Erromatar Inperioan
  • Cambodunum eromatar aztarnategia (Kempten, Alemania) ikertzeko azken kanpainan, arkeologoak etxebizitza partikular bat industen aritu dira.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko azaroaren 15

Bi solairuko eta 800 metro koadroko luxuzko etxe horretan, fresko ederrak eta hainbat bainugela pribatu topatzeaz gain, zorua berotzeko sistema sofistikatu bat ere aurkitu dute.

Bestela esanda, asmakizun oso berria iruditzen zaigun arren, duela 2.000 urte inperioaren iparraldeko biztanleek –gutxi batzuek, jakina– zoru irradiatzailea zeukaten etxean.