Lehenik “positibo” izan zen. Beltz ikusten omen genuen guztia; antza, ez ginen behar beste baikor aritzen, ez baikenien aitortzen erakundeei euskararen ezagutza eta erabilera handitzen egindako ahalegina, eta “agonistak” deitu zigun urtetan Eusko Jaurlaritzan hizkuntza politikaren ardura izan zuenak; Donostiako Udaleko politikari batek ere euskalgintza agonikoa zela aipatu izan zuen inoiz. Nola diren gauzak, biek ala biek alderdi berean abiatu zuten boterea eskuratzeko bidea, baina sigla ezberdinetan iritsi ziren gerora urte luzez partekatuko zuten agintera.
Berriki beste hitz potolo bat erabili du Udal Gobernuaren kudeaketa zuritzeko: “egonkortzea”; euskararen ezagutza eta erabilera hazten joan omen dira urteotan, eta orain egonkortze fasean omen gaudenez, ulergarriak dira “akats” horiek
Kontu zaharrak dira horiek, duela hogei urte hasi eta, azkenekoz, duela hamar urte entzundakoak, baina hara non, iaz, horien gobernu koalizio bereko zinegotzi gazte batek ihardetsi zidan, Donostiako Udal Gobernua euskararen erabileran erakusten ari zen akatsak onartuta ere, erreparatzeko “beraien kudeaketaren alderdi positiboei”. Hara, hitz totemikoa berriz bueltan! Tira, inork zutabe hauek irakurtzeko tartea hartu badu, ohartuko zen izan dela eta badela kezkarako gairik, eta horregatik galdetu nion zer zuten positibotik hainbestetan salatu izan ditudan atzera urratsek eta urraketek; txintik ere ez zidan erantzun.
Bada, berriki beste hitz potolo bat erabili du Udal Gobernuaren kudeaketa zuritzeko: “egonkortzea”; euskararen ezagutza eta erabilera hazten joan omen dira urteotan, eta orain egonkortze fasean omen gaudenez, ulergarriak dira “akats” horiek. Ez omen da behar guk proposatutako jarraipen sistematikorik, eta eskertzen ditu gure taldeak eta kalean geratzen dieten herritarrek egindako ohartarazpenak, hobetzen laguntzen baitiete; beraiek ere hiritar gisa kalean dabiltzala ikusten omen dituzte akatsak.
Beraz, hauxe da euskaltzaleok dugun pertzeptzio ezkorra, sarriegi enpirikoki frogatua, ukatzeko formula: larritasuna arinduko duen eta lasaitasuna hedatuko duen hitz totemikoaz janztea. Marketin hutsa. Niri horrek aditzera ematen didana ez da batere positiboa, aitzitik, utzikeria, ezaxola, eta okerragoa dena, euskararen erabilera bigarren mailan uzten duen jarduteko modu kontzientea erakusten dizkit. Hori bai, joera hori egonkortuta ikusten dut PNV eta PSEko agintarien artean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]