argia.eus
INPRIMATU
7.400 urte esnea edaten
  • Gizakiak Neolitoaren hasieran hasi ziren beste ugaztunen esnea kontsumitzen, Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratu berri denez.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko azaroaren 02a
(Argazkia: Donbateko Trikuharria)

Bristolgo unibertsitateko Emmanuelle Casanova buru duen ikerlari taldeak Erdialdeko Europako 70 aztarnategitako 4.300 zeramikazko ontzi aztertu ditu elikagai arrastoen bila, eta ondorioztatu du duela 7.400 urte esne kontsumoa ohikoa bihurtu zela inguru haietan, nahiz eta ez zen aldaketa homogeneoa izan.

Europako Ikerketa Kontseiluko NeoMilk proiektuaren barruan egin da ikerketa eta, oraindik gaur egun gure dietan eragina duen funtsezko aldaketa hori ulertzen laguntzeaz gain, elikagaiak lortzeko praktiketan izan ziren aldaketei buruzko informazioa ematen du.