Liburu zahar berriak

Antton Olariaga

Duela zonbait hilabete, 2022ko urtarrilaren 16an hain zuzen, artikulu interesgarria argitaratu zuen Peru Iparragirrek: Euskarazko liburu zaharrek irakurle berririk bai?. Azpimarratu zituen egia deitoragarriak: gure literatura zaharra, bereziki klasikotzat daukaguna, ez dela gehiago eskuragarria, erdiesgarria beharko lukeelarik modu batu eta estandarizatuan, manera egokituan; hots, belaunaldi gazteek ez dutela paradarik iturri zaharretik edateko. Arrunt ados nago ikuspegi horrekin: kultura nagusiek egiten duten bezala, guk ere berrargitaratu beharko genituzke gure klasikoak, aurkezpen didaktiko eta kritiko mamitsu bezain erakargarriarekin.

Gogoan ditut bereziki idazki zaharrenak, Erdi Arotik heldu zaizkigun zati apurrak, Errenazimentuko garaikoak eta aro neoklasikokoak, erran nahi baitu XIX. mende aitzinekoak. Testu horiek are urrunagoak, eskuragaitzagoak eta ulertezinagoak dira egungo jende gehienarendako, ikasten ari denarendako ere bai. Bizkitartean, gurea osatzen dute eta ez genituzke arroztu behar.

Ikusiz, gainera, aspaldiko denbora horietako testuak urriak direla, Europako beste hizkuntzetako lan literarioak ere plazaratu beharko genituzke euskaraz, jakin gosez dagoenak aukera ukan dezan korronte literario zabalean kokatzeko euskal literatura zaharra.

Hortaz, eskertzekoa da Nafar Ateneoak eta Booktegi plataforma digitalak iaz bideratu zuten egitasmoa: Nafarroako Margaritak 1559an idatzi Heptamerona euskaratzen ari dira, gero sarean dohainik zabaltzeko. Obra hori sortu zuen Margaritak, Boccaccioren Decameronaren ereduaren ildotik: bidaiari batzuk Cauterets Pirinioetako komentu batean kokatuak daude, ekaitz azkar batengatik, horrek komunikabideak hautsi dituelako. Pertsonaiek beha egon behar dute zubi bat berriz eraikia izan dadin, eta denbora pasa, bi mezaren artean, istorioak kontatzen dizkiote bat besteari. Adin ezberdinetako ibiltariak dira, gizonak eta emazteak, eta helburutzat hartzen dute kontakizun atsegin eta dibertigarriak asmatzea. Orotara, 72 ipuin dira horrela irakurgai Heptamerona obran, zazpi egunetan banatuak, eta idazleak bururatu gabe utzi zuen bere lana.

Nafarroako Margarita hori François I. Frantziako erregearen arreba zen, Nafarroako Henrike II.aren espos laguna. Bi seme-alaba izan zituen: Nafarroako erregina bihurtu zen Albreteko Joana eta Nafarroa eta Frantziako errege izan zen Henrike IV.a. Emazte jakintsu eta fina izan zen, mezenas ospetsua. Idazki berritzaileak ontu zituzten idazleak babestu zituen, hala nola Rabelais edo Bonaventure des Périers.

Nafar Ateneoa eta Booktegiren proiektua berriki ezagutu dugun etxe zokoratze momentuan agertu zen. Obraren egun bat argitaratu nahiko lukete urtean. Lehen eguneko istorioak aurkeztu zituzten 2021eko urrian, Iruñeko Kontestablean; bigarren egunekoak, berriz, Amaiurren entzungai izanen dira osoki heldu den urriaren 29an. Edozoinek izena eman dezake irakurraldian parte hartzeko.

Sinbolo ederra da Amaiurreko guduaren 500. urteurrenaren kari antolatzea ekitaldia. Baina Heptameronaren euskarazko itzulpen horrek merezi du klasikoen berreskuratze plan orokorrago batean hartzea leku. Ez euskaldunok kontzientzia moral bati obeditzeko, baina lehenagoko estetika gozatuz argituago bilakatzeko. Irakur, bada, bat bestearen ondotik Etxepareren Emazten fabore eta Margaritak adierazten duena emaztearen kondizioaz aro “humanistan”. Bi gogoeta baliteke hor egiteko, testuak ongi erkatuz...

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Eguneraketa berriak daude