Nondik idazten eta nondik irakurtzen dugun, edo zerk idazten gaituen eta zer idazten dugun. Poesia, idazketa edo, oro har, hizketa ulertzeko duen erak badu zeresanik joan den maiatzean Izaskun Igoa Jaimerenak (Ziga, 1995) argitaratu zuen Hotza bazkatzen (Balea Zuria, 2022) poema-liburuan. Aurretik literatura munduan ibilia izan arren hauxe dugu Zigakoak argitaratutako lehen olerki-bilduma, Donostia Kultura V. Poesia Saria eman diona.
Poema bakoitzak liburua ardazten duten hamar galderetako bati ihardesten dio, erantzun irmo baino, galdera berrien sortzaile izaki: gure joera, kezka eta harremanek, jendartean bizi eta izateko ditugun moduek ez baitiete beti lege matematikoei erantzuten. Eseri eta frenesia geldotzeko parada dira hala poemok: ezinegona abiapuntu, egoten ikasteko abagune; barrutik kanpora begiratzeko aukera, edo alderantziz. “Haizerik zakarrenak / harrotutako adarra ere, / arbolaren mugen artean / mugitzen da. / Airearenetan, puskatu”. Hausten den nitasun bat dugu lerrootan, minari, kaosari eta pentsamenduari itsasten zaiona, baina itaun konplexuak galdegindako konplexutasunez tratatu eta puskaka bere osotasuna azpimarratzen duena.
Haizea airea da mugimenduan, aire gabeziak dakarren gehiegikeria da arnasestua, barneratzen dena arnasa eta kanporatzen dena hatsa. Igoak frogatzen duen legez, ordea, aireak adieraz dezake hori baino askoz gehiago: bilakatzen da fereka, presa edo egonezin. Gorputzean, denboran eta naturan topa ditzakegun elementuak ere badarabiltza ni poetikoak maiz bere buruari zuzendu eta irakurleari jarrera erreflexiboa izan dezan gonbita egiteko. Horrela, besteak beste, bizimodu modernoak eskaintzen digun balizko askatasunaren eta lotura bakotzat jotzen den amodioaren disekzio zorrotza egiten du, hizkera argi eta sarkorra baliatuta.
“Ezin da hitz bera izan / nik idatzi / eta zuk irakurri duzuna. / Bio grafia”: akaso irakurtzeak idaztearen uste baino antza handiagoa duelako. Igoak berak irakurri dituen hainbat idazleri egindako aitortzek osatzen dute bilduma, elkarrizketa horretan irakurleari bere esanahi propioak eraiki ditzan aukera eskainita.
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]