"Todos merecemos lo mejor” ("Guztiok merezi dugu onena"). Halaxe dio pantailak. Irentsi bere horretan. Nork egingo lioke kontra halako baieztapen borobilari? Publizitatearen urrezko 20 segunduek ezein ikerketa soziologikok baino pista handiagoak eman ditzakete jendartearen norabideaz; ez da huskeria, milioi asko daude jokoan.
Modernitateak Gizakia (gizon zuria) kreazioaren jabe bihurtu zuen. Badira hainbat urte, hala ere, toki hori Norbanakoak hartu zuela. Bestetik, XX. mendeko erdialdetik aurrera eskubideen sasoia hasi bazen ere, ez ei zuen ibilbide luzerik egin; XXI. mendean, kolektibotasuna erauztearekin batera, eskubideen zentzua urtu baita.
Apetek eta desirek hartu dute euren tokia. Eta zer desiratu behar dugun ere ondo mugaturik dago: “Lo quieres, lo tienes” ("Nahi duzu, baduzu"), baldin eta erosteko dirua badaukazu. Kapitalismoaren logika merkantilak gure barrenak hartu ditu. Nahi dugun edozer geure eskubidea dela sakonki sinistuta gaude honezkero, “¡porque yo lo valgo!” ("merezi dudalako!").
Pertsonak produktu ere bihurtu gaitu merkatuak, produktu eta bitarteko. Horrela, emakumeak esplotatzea eta izaki humanoak erostea eskubidea ei da askorentzat. Nork esango zukeen gutxieneko marra gorriak horren baxu egongo liratekeela Historiaren puntu honetan? Jakina, ez dezagun ahaztu erantzukizunik gabeko eskubideak direla kapitalismoarenak. Izan ere, erantzukizuna, oro har, besteekiko izaten da.
Bada bizitzaren sasoi bat, ama edota aita hiltzen ditugunekoa, identitate pertsonalaren xerka hasten garena. Mugatutako sasoia izaten zen hori, nor garen behin argiturik, helduaroak ongi etorria ematen zigun eta. Baina kapitalismoak betiereko nerabezarora kateatu gaitu, gure sasi-indibidualitatea desirekin pizten, gure balizko “berezitasun” hori erosten eta erakusten ditugun gauzekin osatuko dugulakoan, harik eta gu ere gauzen segida huts bihurtu arte. Sekula erdietsiko ez dugun Paradisuaren promesa azkengabea.
Dena blaitzen duen erlijioa da. Atentzioa ematen dit, besteak beste, azken aldian zabaldu den bulling-aren kontrako iragarkiak. “Berezia zara” da funtsezko mezua. Ez dut uste asmo makurrez egin denik; aitzitik, horren barruraino daukagu pentsamolde hori sartuta, ezen gure arazo guztien konponbidea indibidualitatearen sustapenetik etorriko dela sinisturik baikaude.
Noiz ahaztu zitzaigun enpatian eta elkartasunean heztea? Frustrazioak kudeatzen irakastea? Zaila da gaur egun gaizkia eta ongia bereiztea, ongia norberarentzat probetxugarria den horretara murriztu den heinean; zaila da frustrazioa borrokatzea, gure bizitzak zuzentzen dituzten desirak ez liratekeelako horren desiragarriak izango, eurekin batera, frustrazioa ere salduko ez baligute.
Gure balizko berezitasunak ez gaitu ezeren merezitzaile egiten. Areago, berez, ez gara bereziak. Denok daramatzagu barruan grina, pasio eta pultsio berberak. Geurekoiak eta kolaboratzaileak gara, aldi berean; poza zein mina eman eta poza zein mina hartzen dugu (hartuemanak horrexetan bide dautza). Hauta dezakegun bakarra da norantz jo. Eta ez ahaztu hautu politikoa dela hori. Edozelan, mundua norberaren inguruan orbitatzen bada, ba al dago polis-arentzat tokirik?
Egon beharko da. Derrigor.
Hasi pisua kareletik behera botatzen; esperimentatu gaurdanik mina eta porrota, nahi duzun guztia lortu ez izanagatiko amorrua. Ez da sasoi samurrik aurreikusten, eta ez dut uste egongo denik muxeru apetatsuen inozentekerietarako lekurik, ezta mainatsuen malkoak xukatzeko aldarterik ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]