Eskertzekoa izan da zenbait euskal emakume kulturgileren bideo laburra, kurdueraz eta euskaraz, Emakumea, bizitza, askatasuna aldarrikatzen. Anarteraino, Mahsa Amini irandarraren heriotzak ez zuen ageriko samin handirik piztu gure artean, elkarretaratze xume bat kenduta, Iruñeko Udaletxe plazan. 80 bat lagun, errefuxiatu iraniar andana bat tarteko, feminismoaren gotorlekuetariko bat omen den hiri buruzagian.
Jakina denez, Mahsa Amini beloa “gaizki janzteagatik” atxilotu zuen, Teheranen, Moralaren Poliziak irailaren 13an. Zenbait ordu geroago ospitalera eramana zutela gaztigatu zioten bere familiari. Hilotz zen bi egun geroago. Irango segurtasun indarrek 150 lagun baino gehiago hil dituzte haren heriotzak ekarritako protesten errepresioan.
Tira, euskaldunok hagitz solidarioak gara, baina Persia zaharretik kanpora ere hamaika dira beren emakumeak (eta gizonak) azpiratzen dituzten herriak. Zer arraio, Saudi Arabian edo Golkoko gainerako monarkia petrolio-ekoizleetan kontuak hain desberdinak ez izan arren, mendebalak ez die horregatik konturik eskatzen, iraultza islamikoaren aiatolei ez bezala.
Ezin uka, urrun dugu Iran. Ez hain urrun, ordea, burua estalirik eramaten dituzten emakumeak. Gure ondoan bizi dira, gehienetan gure auzo berberetan ez bada ere. Karrikan barna paseatzen ikusten ditugu, saltokietako erakusleihoei begira. Edo haur parkeetan, beren umeen zaindari. Edo ikastetxe eta institutuetan sartzen edo ateratzen, liburuz zamaturik.
Hijabak eztabaida pizten segitzen du Europako aurrerazaleen artean. Hainbatek bere egin du musulmanen ohiko azalpena, eta nortasunari eta identitateari lotua ikusten dute haren erabilera. Halakoek mendebaldeko betiko pentsamolde supremazista eta neokolonialari egozten dizkiote hura gaitzesteko edo are debekatzeko saioak. Bertze zenbaiten begietara, berriz, gizarte islamikoetan emakumeari ezartzen zaion menderakuntzaren ikurra baizik ez da hijaba. Ikusmolde horretakoa da, konparaziorako, Najat el Hachmi idazle eta militante katalana. Damurik, gure hizkuntzara ekarritako prosa feminista gero eta ugariagoak ez die oraindik tokirik egin jatorri marokoarreko sortzaile honen nobela eta saiakerei.
Gure eguneroko paisaia gero eta multietnikoagoaren atal bilakatu zaizkigu emazteki zapidunak. Ez edozein ordutan, ez edozein egoeratan, alabaina. Nik zapirik ez dut ikusten, ortzirale eta larunbateko gauetan, gure karrikak mukurutzen dituzten ikasleen buruetan, ezta biharamunean ere mendian, lasterka egiten edo bizikletaz dabiltzan gazte taldeetan.
Beharbada kasualitatea da.
Beharbada inori ez zaio axola.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]