Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.
Biharamunean Sud Ouest egunkarian aipamen laburra egin zioten gertaerari eta hurrengo egunean datu gehiago jasotzen zituen artikulua atera zuten. Hego Euskal Herriko eta Espainiako medio nagusiek Efe agentziaren oharra besterik ez zuten jaso. Kasu guztietan gertaeraren hainbat xehetasun jaso zituzten, besteak beste lekukoek ezin izan ziotela bizia salbatu, eta handik lau ordutara identifikatu zutela 73 urteko gizona –gaur egun, webgune batean “vietnamdar gaztea” esaten dioten arren–. Pista lauso bat ere utzi zuen prentsak: Van Dong Paueko psikiatrikoan ingresatuta zegoela eta egun horretan bertan ihes egin zuela. Baina ez zuten aipatu zergatik suizidatu zen.
Une horretan hainbat euskal errefuxiatu gose greban zeuden, haien kontrako neurrien aurka egiteko eta Espainiako Estatura egotzi zitzaten saihesteko
Bederatzi urte lehenago Thích Quảng Đứ monje budistak bere buruari su eman zion (argazkian) Hego Vietnamgo gobernuaren jazarpenaren aurka protesta egiteko. Malcolm Browne argazkilariak gerora Pulitzer saria emango zion argazkia atera zion eta horrek eragin zuen mundu osora zabaltzea muturreko protesta molde horren berri, alegia, nork bere burua bonzo erara erretzearen berri –“bonzo”k monje budista esan nahi du–. Bada, zeren aurka egin nahi zuen protesta Van Dongek?
Jesús Valenciaren La ternura de los pueblos (2011) eta Iñaki Egañaren Iheslariak (2015) liburuetan ematen zaio erantzuna galderari: euskal errefuxiatuen aldeko ekintza izan zen. Une horretan hainbat euskal errefuxiatu gose greban zeuden, haien kontrako neurrien aurka egiteko eta Espainiako Estatura egotzi zitzaten saihesteko. Orduan, Van Dongek hainbat gutun anonimo bidali zituen egunkarietara, “Yon” edo “Jon” ezizenez sinatuta, neurriak bertan behera uzten ez bazituzten bere burua erreko zuela mehatxatuz. Eta, azkenean, mehatxua bete zuen.
Ekintzaren 50. urteurrena dela eta, Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria lerrootan jasotako datu eta iturriak biltzen aritu da. Baina oraindik badago zer arakatu; esaterako, Enbata aldizkariko eta Paueko psikiatrikoko artxiboek Van Dongen misterioa gehiago argitzeko eta bere ekintzari merezi duen aitortza egiteko bidea zabaldu dezakete.
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.
Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.
Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
Migratzaile familia batek irekitako denda baten aurrean ikur frankistak jarri dituztela salatu du Zurekin Nafarroa ezker koalizioak. Fiskaltzari eraman dizkiote datuak, gorroto delitu bat egon daitekeelako pankarta horren atzean.
1939 eta 1941 bitartean Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraikitzera behartu zituzten frankismoaren 2.400 esklaboak omendu zituzten larunbatean, Igariko gainean. Errepresaliatu antifaxista haien memoriak gure bidea izan behar duela aldarrikatu zuten omenaldia antolatu zuen... [+]