Urriaren 2a Indarkeriarik Ezaren Nazioarteko Eguna omen da. Ezin “Indarkeriarik Gabeko” eguna izan, bestela ez dakit arnasa hartzetik harago zerbait egin ahal izango genukeen. Egun bakar batez indarkeriarik ezin erabiltzea tsunami bat litzateke sistemarentzat. Danilo Albin kazetariak Ukrainako gerrari buruzko albistean ekarri du gogora ospakizuna, aurrez aurre jarri ditugun bi herrialdeetan jazarpena gogortzen ari direlako gerrara joan nahi ez duten gizonen aurka. Titular izatea merezi izan duelako, agian, gerra horrek hainbat paradoxa jarri dizkigu begi bistan.

Gerra bera jo nahi izan genuen garaiz kanpokotzat, Errusiaren barrabaskeria anakronikotzat. Baina ez zegoen arazorik Zelenskyren gizontasuna goraipatzeko, militarrez jantzita erresistentziarako deiak eginez, armak hartu eta hiriak kalez kale defendatzekoa, gizonek. Berak izan nahi zuen soldadu horien aurpegia, film bateko militar heroikoa. Eta errefuxiatu ukrainarrek hartu zituzten pantailak, agur irudiek. Haurrarekin ihes egitera zihoan emakumea, soldadu lanak egiten geratu behar zuen gizona. “Dena alperrik izan da” bat, gauzak serio jartzen direnean, zu ama eta ni soldadu, kolpetik ezabatu dira genero rolen ezdakitzerrak. Audientzia Nazionalak ez omen die asilo politikorik ematen desertoreei, mutil gazte horiek gizonen rol hiltzaileena betetzeko daude, eta horregatik miretsi behar genituzke, beren herrialdearen alde hiltzen ari direla sinistuta, edozertarako prest daudelako. Eta hori ez da batere anakronikoa.

Azken aldian, nahiko argi dago, anakronikoaren aurkakoa dela desagertzeko bidean uste izan genuen gizontasuna. Han eta hemen. Oso lotuta ikusi ditugu berriro biziraupen batzuk; izan ere, gerra da kapitalismoaren sakoneko aurpegia, baita gizontasun mota batena ere. Beraz, arma bat ez hartu nahi izatea han, barku bat armaz kargatu nahi ez izatea hemen, bi gauza berdin dira; makinaria kapitalistari aurre egitea, gizon hori ez izatea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Autonomia, urrats berria

EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


Eguneraketa berriak daude