Euskal dantzarako frekuentzia guztiak


2022ko urriaren 06an
Neomak | Neomak | Airaka, 2022

Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira trikitilari eta panderojoleak, eta denak aritu ziren Kepa Junkera & Sorginak proiektuan.

Junkerarekin zuten proiektua bertan behera geratu zenean, zazpi neskek elkarrekin abiatu zuten Neomak, “ilargi berriak”. Perkusio eta trikitiekin, energia eta konplizitate handiko egitasmoa jarri dute martxan.

Zazpi kanta dituzte haien lehen lan honetan eta zazpietan trikiti doinuak eta elektronika ukituak nahasten dira, perkusio tradizionalen erritmoarekin, baina molde modernoan beti.

Erreferentziak hor dauden arren, ez du jarraitzen, esaterako, Baiucaren edo Rodrigo Cuevasen ildoa, eta pena pixka bat ematen dit. Uste dut Zetakek Erramun Martikorenarekin duen kantak sortzen didan gatazka antzekoa dela. Tradizioa oinarri hartzea, tradizioaren airerik gabe.

Etxahun Irurik esan omen zuen Mikel Laboa entzutean: “Kanta horiek bizirik ehortziak dira”. Gitarrak kantu xiberotarrari kentzen ziolako zuen arnasa. Eta arnasa eta tinbrea izan dira euskal zera horren muina: armonia basatiak eta ez neurtuak, tonalitate eta tempo anbiguoan. Mauriziaren punka zen tradizioa.

Oteizak bere soinu artxiboan azaltzen zuen nola miresten zituen AEBetako beltzak, gero eta beltzagoak zirelako, edozer estilo eginik ere, gero eta barnerago zihoazelako haien sustraiak: “Ni beltza naiz”, zihoen audioan!

Euskaldunok nola izan euskaldun estilo ezberdinetan? Agian ez da galdera egokiena, estetika esentzialista bat proposatzeko arriskua besterik ez delako agerian. Baina, agian, lagundu diezaguke galderak tradizioaren muina, eta ez soilik azala, maitatzen.

Neomak taldearen lehen lan honek ekoizpen oso zainduarekin lantzen ditu euskal dantzarako frekuentzia guztiak. Energia hor dago, ilargiarena eta arbasoena da, agian. Euskal futurismoan sinesteko arrazoi on bat da disko hau. Hemen esanek ez dezatela, beraz, entzulearen belarria engainatu. Diskoak baduelako bide urratzailearen bertute hori. Eta bidea ibiliaz egiten da, zer demonio. Zuzenean ikusteko irrikan.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


2024-12-15 | Iker Barandiaran
Atzera begiratu, hausnartu eta dantzatu… madarikatuak!

Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024

------------------------------------------------

Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]


2024-12-06 | Xalba Ramirez
No Nerbioi

Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022

-----------------------------------------------

Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]


2024-11-22 | Iker Barandiaran
Burmuinen borborra ezin eutsi

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]


2024-10-31 | Iker Barandiaran
Izan ginelako… landuko dugu!

Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024

------------------------------------------

Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]


2024-10-24 | Xalba Ramirez
Zorroztu ezpatak!

Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024

-----------------------------------------

Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]


2024-10-11 | Iker Barandiaran
Post-punkaren aterkipeko distirak

El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024

---------------------------------------------

Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]


2024-10-04 | Xalba Ramirez
Zergatik den Chill Mafiarena azken aldiko agurrik beharrezkoenetako bat

Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024

---------------------------------------------------

Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]


2024-09-20 | Iker Barandiaran
Eguzki izpi gabekoak hunkitzen

Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------

Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]


2024-09-12 | Xalba Ramirez
Erreskatatu-ka-tu-tu-ka

Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------

Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-08-28 | Iker Barandiaran
Erre ezin dena, bueltan dator

Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records

----------------------------------------------------------

Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]


2024-07-24 | Xalba Ramirez
Lagun onekin, orduak labur

Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin. 

“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]


2024-07-10 | Iker Barandiaran
Zero biderkatuta, auskalo emaitza!

Lau elementuren arteko baturak ez du beti lau ematen; gehienetan hori baino gehiago. Eta zer esanik ez, hainbat proiektutan ibili eta auskalo nola eta zergatik elkartu ziren hauek: Atxe, Led Infierno, Osoron eta Txerra. Aurrekariengatik uste genuen punka egingo zutela, baina... [+]


2024-07-05 | Xalba Ramirez
Poltsikoetan eramateko kantuak

Ezin da talde baten irakurketa egin bere taldekideen iragana kontuan hartu gabe; eta kasu honetan, are zailagoa da ariketa. Tatxerseko kide bat dago eta Tatxers taldea dakar gogora Borlak. Ekidin ezina da aurreko taldean pentsatzea, baina motz geratuko gara, chorusdun gitarra... [+]


Eguneraketa berriak daude