argia.eus
INPRIMATU
Bizantziar mosaikoa olibondoen azpian
  • Gazako zerrendan, olibondo baten azpian, 1.300 eta 1.500 urteko mosaiko bizantziarra aurkitu dute, 30 metro koadro ingurukoa.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko urriaren 06a
(Argazkia: Mohamed Abed)
(Argazkia: Mohamed Abed)

Salman al Nabahin Gazako zerrendako nekazaria konturatu zen bere lurretako olibondo batzuk ez zirela behar bezala hazten. Semearekin batera, zuhaitz horien azpian hondeatzen hasi zen, arazoaren bila, eta duela 1.300-1.500 urteko mosaiko bizantziar ederrarekin egin dute topo, animaliak irudikatzen dituen 30 metro koadro inguruko pieza, egoera ezin hobean kontserbatu dena.

Réné Elter arkeologoaren hitzetan, “Palaestina Secunda bizantziar probintzian aurkitutako mosaiko aberatsena da”.Salmanentzat, aldiz, “altxor bat baino gehiago da; eta ez da pertsonala, palestinar guztiona baizik”.