Han agertu da Antxo Azkarra bere soldadu mullet-dun eta bibotedun hipsterrekin. Aita Santuaren gurutzadan dira, mairuen kontra —horiek ere nahiko modernoak, Nike zuriak oinetan—. Gizonak hil, eta andreak Quechua kanpin-denda tuneatuan bortxarako sartzen dituzte. Gerraren gorabeherak ari dira komentatzen, baina arreta gehiago jarri diet aktoreak, Santana plazako eguzkipean, nahi gabe, lehen lerroetara botatzen ari diren izerdi tantei, ea ez ote gaituzten zipriztinduko.
Antso Azkarra
Makeako jostakin elkartea
NOIZ: Irailaren 11n
NON: Santana plaza (Iruñea)
Hurrengoak: Irailaren 30ean Baionan, urriaren 8an Aiziritzen eta
urriaren 15ean Hazparnen
Ez dira gehiegi nekatu borrokaldietan, zerbezak, ordea, batzuk hartu dituzte, kasko urdin bakezaleei, euren euskalkiari eta beste kontu batzuei umoretik erreferentziak eginez. Halako batean, gerra irabazi dute. Califato ¾ taldearena izan daitekeen musika entzun da orduan, eta Aixa sartu da, printzesa mairua. Danba, fletxazoa. Antxo maitemindu zaigu bere poesiak ulertzen ez baditu ere, eta Afrikara doa.
Sanferminak egin dituzte gero, erregearen itzulera ospatzeko, baina populua eta Javier haserre daude, Gasteiz gaztelarrek hartu dutelako, eta emazte mairua dakarrelako besapean. Merkatariak, aldiz, turismo-eredu neoliberalean oinarritutako plana dute eskuartean, Donejakue bidea aitzakia. Aurrerago ikusiko dugu herri-kirolak direla bide onena.
Iluntzen hasi du eta Antxo langilez jantzita ageri zaigu. Nafarroako armarria taladroarekin egiten ari da. Aixa hil egin delako mezua heldu da Erriberriko jauregira, baita beste batzuk ere (hipsterrak). Baina, azkenerako, Antxo ere eldarnio artean daukagu, bere izenean hildakoak diren mamuekin hizketan: bufoia, mairuak, Gasteizko herritarrak…
Sartzean eskuorria banatu digute testuinguru gisara, baina abaniko gisara erabili dugu gehienok. Iruinkokoaren usaina edo soinua hartu diogu etenaldi laburretan aritu den Izurriaren fanfarreari. Navas de Tolosatik, Olitera eta Tuterara joan garen honetan, historiografoa, apaizak, hartza eta beste agertzen direla ere azalduko nuke, baina ez zaizkit kabitzen hiru ordu luze karaktere hauetan. Amaieran Antxori eskaini dioten performanceak nahikotxo harritu gaitu, eta hori ez dizuet zapuztu nahi.
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
-------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.
-----------------------------------------------------------
Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]
ZORRETAN
Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.
----------------------------------------
Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]
MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.
----------------------------------------------
Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]