Putxito, bota beste bat!

Argazkia: Zoe Martikorena

2022ko urriaren 06an

12.000 lagun kontzertu baterako elkartzea ez da erraza. Eta ez da errazagoa jende hori guztia barrura sartzeko antolatzea. Navarra Arenari ez, Sadar futbol zelaiari buelta ematen zion pistarako ilarak, eta harmailetakook ere bueltaka izan gintuzten: orain hemen, orain hor.

C Tangana
NOIZ: Irailak 3
NON:  Navarra Arena (Iruñea)

Sartu eta aztertzekoa zen egoera. Jendetza. Denetariko fauna. Cayetano asko, baina jende ezagun asko ere bai. Denak, edozein kasutan, eszenatoki gaineko hiru pantailei begira, publikoaren zuzeneko irudia ematen zutenak, C Tanganaren biraren izena zekartenak: Sin cantar ni afinar (Kantatu eta afinatu gabe).

Hasteko modukoa ematen zuen edozein keinuri txistu egiten zioten zaleek; ordu erdi generaman zain. Azkenerako, teloia igo eta hasi zen show-a. Eszenatokia hirutan banaturik, orkestra bat, banda bat, koroak egiten dizkion hirukoa eta 60ko hamarkadako luxuzko hotel bateko terraza antzeko platoa. Tabernari antzezle bat, bueltaka tragoak eskaintzen musikariei. Pantailan, Starring: Antón Álvarez as Pucho letrak, pelikuletako hasieretan egoten diren ohiko kredituak. Estimulu gehiegi, zer begiratu ez nekiela egon nintzen, baina pelikulari begirik kendu ezinik era berean.

Hasierako bi kantuak ez ziren bereziki ezagunak izan eta horregatik, agian, gure inguruko jendea eserita geratu zen. Baina hirugarrenetik aurrera? Kasik ezinezkoa zen geldirik egotea. Jarraian pasa ginen El Madrileño diskoan ukitzen dituen estilo eta erritmo ezberdin guztietatik, abesti bakoitzerako performance bana eginez. Bazkalostea, Tiny desk-en bezala, lore-koroa hileta irudikatzen duen abestian, mahaira eserita gitarra-jotzailearekin, edo bera bakarrik trap edo elektronikatik gertuago dauden abestietan.

Gutxi hitz egin zuen, eta prestatutako elkarrizketa bat antzeztu zuenean ez zitzaion askorik ulertu. Gabon bat ere ez. Pamplona gora eta behera, Iruñea esango zuelako esperantza minimoa ez zuen bete. Eta konturatzerako bukatu zen pelikula. Fin zioen pantailak. Arraroa izan zen, agur eginez eta banda osoarekin pasilotxotik saltoka zebilen, baina zerbait gehiago egongo zela uste genuen.

Entzunda neukan auzo-lotsa ematen zuela lehen El Madrileñok, Antónek, C Tanganak edo Putxitok. Baina bira honetarako pelikula bat muntatu zuen bere buruan, eta pelikula hori oholtzara eraman du, literalki. Askok hitzak irentsiko zituzten atzokoa eta gero. Hori bai, kontzertu bat ikustera etorri zenak 60 euroko film bat eraman zuen etxera.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Existentzia mugimenduan jartzea

TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an

-----------------------------------------

Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]


2024-12-20 | Iñigo Satrustegi
Nora egon gara begira

Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.

-----------------------------------------------

Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Eguneraketa berriak daude