“Kritikariaren figura lotzen dugu egia absolutuak dituen intelektualarekin; mito hori deseraiki behar da”

  • Euskal literaturaren kritikagintzan aritzen da azkenaldian Irati Majuelo (Iruñea, 1993), bi astero, Berriaren orrietan. Baina aurretik ere bazuen euskal literatura aztergai, modu akademikoan. Doktore tesia ontzen ari da, hain justu, euskal literaturaren eta hiriaren arteko harremanaz. Bartzelonan ikasten ari zela piztu zitzaion kezka, hiriari buruzko ikasketak interesatu zitzaizkionean, baina berak euskal literaturaz zekizkienekin bat egiten ez zutela ikusterakoan. “Talka horretatik abiatu nintzen”.

"Bere burua zalantzan jartzen ez duen sistema literario batek ez du gauza esanguratsurik lortuko". / Argazkiak: Josu Santesteban.

Zer da zehazki ikertzen duzuna?

Euskal eleberrigintzak hiriarekin duen harremana, baina fokua jarrita gure literaturan hiria irudikatzeko agertu diren bide alternatibo batzuetan, ez dutenak jarraitzen hiriari buruzko literatura klasikoaren eredua. Hor badaude gako batzuk, gatazka batzuk, gure literatura definitzen dutenak.

Adibidez?

Iruditegi klasikoa estatu bateko hiriburuan zentratzen da, metropolian, kosmopolita eta industrializatua, bere gatazka guztiekin. Baina bereziki begirada maskulino eta klase sozial altu batetik kontatua da, eta, askotan, gatazka duena landa eremuarekin. Iruditegi hori XIX. mende bukaerakoa da, eta gurean literatura urbanoa 60ko hamarkadatik aurrera garatzen da, eta horrek ja badakartza desberdintasun batzuk. Baina, gainera, begiratu ditudan bide alternatibo horietan badaude begirada feministak, nazio zapalkuntza aintzat hartzen dutenak, landa eremuarekin bestelako lotura dutenak...

Aztergai izan dituzun liburuen artean, zeintzuk aipatuko zenituzke?

Oso esanguratsuak egiten zaizkit hasiera-hasierako pare bat liburu: Egunero hasten delako [Ramon Saizarbitoria] eta Zergatik panpox [Arantxa Urretabizkaia]. Literatura urbanoan gurean egon diren lehendabizikoetakoak dira, eta emakumeak dira protagonista; horrek eragiten du hiriaren beste alderdi batzuk agertzea, eta eremu publiko eta pribatuaren arteko lotura oso sendoak agertzea.

Tesia bukatzeke izanagatik, atera dezakezu ondoriorik dagoeneko?

Gurea, askotan, literatura atzeratu modura tratatu da, guztiz garatu gabea, literatura hiritarrik gabeko literatura gisara. Baina uste dut badaudela bide alternatiboa erakusten duten beste liburu batzuk ere. Hori aintzat hartuz gero, gure literaturaz dugun irudia berrirakurri daiteke. Eta alde horretatik uste dut interesgarria dela liburu hauei behatzea, bide alternatibo horiek aztertzea, sistema literario globalean egoteko beste modu bat erakusten dutelako, moderno eta hiritar izateko beste modu bat, beste literatura txikiei baliagarri zaiena.

Tesia egiten ari zinela agertu zitzaizun prentsan kritikari aritzeko aukera. Nola ikasten da kritikari izaten? Norbera egiten da, ala beste batek ematen dio zilegitasuna?

Uste dut denok dugula barruan kritikari txiki bat. Liburu bat irakurtzen duzunean zugan eragiten du, eta zerbait pentsatzen duzu. Eta kritika, oinarri-oinarrian, hori da. Nik, hasi nintzenean, ez nion nire buruari legitimaziorik ematen. Baina kritikariaren figura lotzen dugulako ere egia absolutuak dituen intelektualarekin, juzgatzen duena liburu bat ona edo txarra den. Mito hori deseraiki behar da. Kritikak egin ahala ikusi dut nik ez dudala horrekin bat egiten. Kritikariak gehiago beharko luke liburuak begirada zorrotz batekin irakurtzen dituen irakurlea, oinarri teoriko batzuk izan ditzakeena –eta horiek zalantzan jartzeko prest dagoena–, baina azken finean iritzi subjektibo bat duena.

Gazte eta emakume izateak eragiten du kritikari gisara duzun autoritatean?

Autoritaterik daukadan ere ez dakit. Ez dut feedback-ik jasotzen, eta beraz, ez dakit autoritaterik dudan. Baina jaso dudan gutxietan nire posizioa zalantzan jartzeko izan da, eta uste dut horrek baduela harreman zuzena gaztea eta neska izatearekin.

Autozentsuratzeko joerarik izan duzu?

Saiatzen naiz ez egiten, baina noski, herri txiki batean bizi gara, eta elkar ezagutzen dugu, edo ezagutu dezakegu. Kontua da gure testuinguruan, hain zirkulu txikian, ez dakidala erabakitzen ahal duzun distantzia hori hartzea.

Onberegia izatea egotzi zaio euskal kritikagintzari, hain justu.

Baina askotan ulertu izan delako kritika oso gauza kategoriko eta maskulino gisa. Kritikaria da esaten duena liburu hau erosi behar duzun edo ez. Eta horrek eragiten du alde positiborantz, agian hainbestekoak ez diren gauza batzuk loriatzen, edo kontrara, idazleak matxakatzen, ez dakidana ez ote den gehiago kritikariaren egoa puzteko. Kritikari batek egin beharko lukeena da idazleak ze asmo eduki duen ikusi, nola eraiki dituen pertsonaiak, zer eragiten dion irakurleari... Kritika zorrotz batek, negatiboa izanda ere, eragin positiboa du. Beti ere jakinda kritikaria pertsona bat dela, iritzi bat duena, eta okertu daitekeela.

Baina hizkuntza gutxitu bateko literatura sistema batez ari garenez gero, mugatu zaitu kritika negatibo batek izan dezakeen eraginak?

Ez dakit hainbesterako eraginik dugun ere. Ez genuke hainbesteko beldurrik izan behar, zeren, ongi egina bada, kritika onerako izango da. Bere burua zalantzan jartzen ez duen sistema literario batek ez du gauza esanguratsurik lortuko. Baina faltan sumatzen ditut eztabaida eta iritzi trukerako espazioak. Horrek sistema literarioa elikatuko luke.

Literatura, herria ulertzeko

“Txiki-txikitatik liburutegiko karneta eduki eta liburu guztiak jaten zituen ume handitu bat naiz, orain ere liburu asko irakurri eta horiei buruzko iritzia ematen duena. Itzulpengintzan hasi eta literaturaren teoriatik pasata euskal literatura ikertzen bukatu duen iruindarra. Kritikagintzak balio dit gure literatura ulertzeko, gure kultura ulertzeko, eta ondorioz, baita gure herria ulertzeko ere”.

 


ASTEKARIA
2022ko irailaren 11
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


2024-12-05 | Leire Ibar
Durangoko Azokak ateak ireki ditu, ikasleen bisitarekin

Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]


“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


Leire Lakasta Mugeta
“Hitzak harriak dira Ernauxentzat, eta idazketa labana”

Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) idazleak bere poetikaz eta horren funtzioaz egindako hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa-liburua euskarara ekarri du Leire Lakasta Mugetak (Iruñea, 2002): Idazketa labana bat da (Katakrak, 2024). Idazketaz, hautu estetiko... [+]


‘Politeismo bastarta’: lau egun Angela Davisekin eta Jule Goikoetxearen pentsamenduetan

Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


Uxue Juarez. Hitzak pospolo
“Uretara harri bat botatzen duzunean sortzen diren uhin horiek dira poema”

Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


‘Gero’: iraganeko geroaldia

Mintza gaitezen klarki, itzulingururik gabe, esan beharrekoak esateko gerotik gerora ibili gabetanik: jolas hau, euskaraz letrak juntatzean datzana, Axularrek pasatu zuen. Kasik jolasa asmatu bezain laster gainera, halako moldez non Gero-ren orrialde gehienetan ematen baitu... [+]


2024-10-21 | Leire Ibar
Aiora Jaka, Jon Urzelai eta Julia Otxoa dira Euskadi Literatura sarietako gainerako irabazleak

Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Gaztelaniazko Literatura kategorietako irabazleen berri eman dute Donostiako San Telmo Museoan egin den aurkezpenean. Saiakera Gaztelaniaz saria ez ematea erabaki du epaimahaiak.


Eguneraketa berriak daude