argia.eus
INPRIMATU
Izenik gabeko erromatar hiria
  • 2018an Artiedako (Zaragoza) udalak El Forau de la Tuta aztarnategiko arrastoak ikertzeko laguntza eskatu zion Zaragozako Unibertsitateko Arkeologia Sailari.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko irailaren 01a
(Argazkia: Zaragozako unibertsitatea)
(Argazkia: Zaragozako unibertsitatea)

Orain, arkeologoek txosten batean eman dute han aurkitutakoaren berri: I. eta II. mendeetako erromatar hiria zegoen bertan, Pompaelo (Iruñea) eta Iaca (Jaka) lotzen zituen galtzadan. Hainbat azpiegitura eta eraikin monumental identifikatu dituzte: kaleak, estolderia, ur hornikuntza sistema, termak, tenplu bat…

Gerora, IX. mendetik aurrera, herrixka Artede, Arteda edo Artieda euskal izenez agertuko zen dokumentuetan, baina adituek oraindik ez dute aurkitu Pirinioen hegoaldeko erromatar hiri horren izenik.