SESB, 1960ko urtarrilaren 1a. Kieveko Zibernetika Institutuko urte berriko festan, ikerlariei, txantxetan, herrialde birtual bat asmatzea bururatu zitzaien. Cybertonia izena ipiniko zioten eta, beti ere, umore ukitua galdu gabe, 1960ko hamarkadan ideia hura garatzen jarraituko zuten.
Victor Glushkov (1923-1982) matematikari errusiarra Kieveko Zibernetika Institutuko zuzendari izendatu berri zuten. Glushkov zibernetikaren aitzindaritzat jotzen da eta ekarpen garrantzitsuak egin zituen automaten teorian, algoritmoen aljebran, inteligentzia artifizialean edota ekonomiaren kudeaketa automatizatuan.
Baina 1960ko hamarkadan bere lantaldearen egiteko nagusia aurreko hamarkadan Anatoly Kitov zientzialari militarrak proposatutakoa garatzea izango zen. Kitoven asmoa, eta handik aurrera Glushkvena, ordenagailu militarrak konektatzen zituen sarea zabaltzea eta gizarte zibilaren eskura jartzea zen, edo beste modu batera esanda, Internet garatzea. Badakigu lehia hura AEBek irabazi zutela, baina sobietarren arazoa ez zen teknologikoa. Kieveko zientzialariak gai ziren bide horretan aurrera egiteko, baina oztopoa Moskun zegoen; sobietar agintariei arriskutsuegia iruditzen zitzaien sarea esponentzialki haztea eta herritarren zerbitzura jartzea.
Zientzialari haientzat frustrazioa arintzeko ihesbidea izan zen Cybertonia. Herrialde birtuala handik bi urtera, 1962an, fundatu zuten ofizialki eta pixkanaka elementuak eransten joan ziren. Gobernua zuten, Cybertoniako Robot Kontseilua, baita konstituzio bat ere. Egunkaria, moneta propioa, pasaportea… sortu zituzten, eta maskota ere bai: saxofoia jotzen zuen robota –cybertoniarrak jazz musika zaleak baitziren–. Ezkontza ziurtagiriren bat ere sinatu zuten.
Zientzia jardunaldiak eta sinposioak antolatu zituzten eta, tarteka, festak ere bai. Izan ere, Cybertoniako populazioa gaztea zen; Zibernetika Institutuko ikerlarien batezbesteko adina 25 urtekoa zen mundu birtuala sortzen hasi zirenean.
Baina 1970erako gerora Internet izango zena garatzeko proiektua bertan behera utzi behar izan zuten eta, horrekin batera, Cybertonia ere itzali zen.
Kieveko Zibernetika Institutuko kideek –edo cybertoniarrek– ez zuten pentsatutako guztia gauzatzeko tresnarik izan. Hamarkada batzuk beharko ziren teknologia hori garatzeko. Baina gaur egun metabertsoko plataformek erabiltzen dituzten ideia askoren oinarria jarri zuten. Bestela esanda, lehen metabertsoa pentsatu zuten.
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.
Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.
Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]
Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]