24 urtez luzatu zait Larrabetzu Gazte Egunez bisitatzea, baina horiek baino gehiago ditut aurretik –espero dut– itzultzeko, eta eskerrak. Banekien Larrabetzu ez dela gazte gutxiko herria edo banekien, behintzat, daudenak ez daudela geldirik eta zarata egin egiten dutela. Ez nekiena zen kanpotik gazteak diren horietaz aparte barrutik gazte diren asko ere badirela. Horregatik hartzen du Gazte Eguneko festa giroak herria osorik egunean zehar.
J Martina
NOIZ: abuztuak 6
NON: Larrabetzu (Gazte Eguna)
Otsailean nintzen egona azken aldiz inguru horretan, J Martina taldeak Hori Bai gaztetxean Jaio naiz baina diskoa aurkeztu zuenean. Gazte Egunera hurbiltzeko aitzakia nahikoa eta sobera zen talde (Javiren baimenaz) larrabetzuarraren gaueko kontzertua. Arrateren amatxiren baratzean kanpin denda muntatua utzi, sekula bazkari herrikoi batean jan dugun arrozik onena jan, elektrotxaranga bat zer den birgogoratu eta plazan sartu gara: bihotzak hustuta, betetzeko prest.
Lepo dago herriko plaza. Bertakoak, ingurutik –eta ez hain ingurutik– bertaratutakoak, kontzertura espreski heldu direnak eta kasualitatez-edo ikustea tokatuko zaienak. Lehen aldiz Larrabetzuko talde bat Gazte Egunean herriko plazan jotzen, oker ez banago. Azken hilabeteotan herriz herri kontzertuak eman eta eman ibili da taldea eta ez dira alferrik izan otsailetik hona lan berria aurkeztuz zapaldutako eszenatoki horiek guztiak. Kantuak heldu egin dira eta, haiekin batera, hirukotea oholtza gainean: teknikoki, jarrera aldetik… zentzu guztietan. Eman dituzte disko berriko kantak, zaharrak tarteka –nola ez– eta Verde Pratoren Neskaren kanta eta Anariren Efemerideak haien terrenora ekarriak. Ahizpen arteko konexioaren erakustaldi izan dira aurretik prestatu gabeko koreografia sinkronizatuak.
Hori Bai-n ikasi dute taldekide larrabetzuarrek zer den zuzeneko musika, eta haien bigarren etxea den gaztetxeari asko zor diotela aipatu dute, eskerrak emanez. Kontrolatua dute urduritasuna, heldu dira nerbioen eta gozamenaren arteko oreka irristagarri eta ederrera, kontzertua lasai disfrutatzeko behar den tentsioaren eta segurtasunaren arteko bidegurutzera. Eta nabari zaie urrutitik.
Itzulerako zubiek, kaleak eta gari soroak ez ezik, Larrabetzuko plazak eta gure barrenek ere hartu dute gaur iluntzearekin batera su. Eta baita haien barrenek ere, esanen nuke. Irizpide asko dago artista bat gustuko duzun ala ez erabakitzeko, baina bada bat nik beste edozeinen gainetik jartzen dudana: sinesten dudan ala ez. Eta beste gauza batzuk ez dakit, baina sinetsi, hauek erabat sinesten ditut.
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Willis Drummonden agur besta
Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian
Noiz: Urtarrilaren 5ean
Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.
------------------------------------------------
... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]
Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak Bermu Okerra musika jaialdia antolatu zuen abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egin zuten, eguerdian. Antolatzaileek azaldu dutenez,... [+]