Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek garamatza ordurako aurreko erreferendumetik bederatzi urte pasata egongo direla konturatzera. 2014an eskoziarrek independentziari buruzko galdeketa izan zuten, eta hiru urte beranduago, 2017an, Katalunian izan zen erreferenduma, ezaguna denez eta jakina den erantzuna jasoz Espainiako Erresumaren aldetik. Bi bozketok, nolabait, independentzia eta sezesio nahiaren olatu berria osatu zuten Europako testuinguruan, eta nazio gatazkak indartsuak diren gainontzeko herrialdeetatik interes handiz begiratu genion uhin hari.
Euskal Herrian eragin handia izan zuen olatu hark, batez ere Kataluniatik etorritako bagak. Ez naiz erreferendumaz eta elkartasunaz zehazki ari, baizik eta bozketa haietara iristeko bi herrialdeetan abiaturiko prozesuez eta berrikuntza teorikoez: independentzia justifikatzeko planteamendu berriak, demosa azpimarratzea nazioarekin batera, nazioa modu berriez eta irekiez zedarritzea, demokrazia eztabaidaren erdigunean ipintzea, eta abar. Euskal Herrian, testuinguru hartan, baikortasuna piztu zen nazio auziari zegokionean, hemen bertan 2011tik aurrera gatazkak bizitako eraldaketari loturik. Hitzaldiak, eztabaidak, hausnarketak ugariak izan ziren euskal independentismoaren berrikuntzari buruz, eta Euskal Estatuaren kontzeptuak garrantzia eskuratu zuen.
"Hurrengo hilabeteetan, berriz ere, sezesio prozesuak eta independentismoak pentsatzeko moduek garrantzia har dezakete"
Eztabaida eta ekarpen haietatik guztietatik, ondorio nagusia da, nire ustez, nazio identitatea, nazionalismoa nahi bada, ez dela ardatz bakarra independentziaz edo estatu berri bat sortzeaz ari garenean. Motorra denik ziur aski ezin da ukatu, baina motorra hori ulertzeko eta interpretatzeko moduak ugariak dira. Naziokide izateko erak, edo baldintzak, zein modu desberdinetan uler daitezkeen ikusi besterik ez dago. Areago, nazioaren eta nazionalismoaren interpretazio horiek ugariak izatea indargune gisa ulertu beharko litzateke.
Esan dugun bezala, baina, eztabaida eta ekarpen berritzaile horiek ez dira hain berriak dagoeneko, eta, paradoxikoki, Euskal Herrian ekarpenok guztiz gureak egin gabe, edota ulertu gabe batzuetan, jarraitzen dugula iruditzen zait. Esaterako, nazionalismoa eta independentismoa, analitikoki bada ere, bereizi behar direla esaten dugunean, zertaz ari gara? Euskal Herriaren independentista espainiarrak ere bilatu behar direla esaten denean (zenean?) horren inplikazioak ulertzen al ditugu? Batzuetan, halako planteamenduetan sakondu gabe oraindik, haiekiko erreakzioak indar handia izan du Euskal Herrian. Indar handiegia garatu gabeko planteamendu batzuez ari garenean, nire irudiko.
Diskurtso ‘berri’ horiek, agian, ez dira Euskal Herriaren independentzia pentsatzeko eta teorizatzeko bide bakarrak izan behar, ezta nagusiak ere, baina horiek ere behar direla esango nuke. Hurrengo hilabeteetan, berriz ere, sezesio prozesuak eta independentismoak pentsatzeko moduek garrantzia har dezakete. Eskoziako eraginak nabaritu daitezke horretan, edota Irlandatik etor daitezkeen bestelako uhinenak, han ere mugimenduak gertatuz gero. Zein eragin izango duen horrek Euskal Herrian? Auskalo, baina gutxienez har ditzagun beste herrialdeetako berrikuntzak gogoz, beharra dugu eta.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]