argia.eus
INPRIMATU
Erromatar busto ibiltaria
  • 2008an Laura Young antikuarioak busto bat erosi zuen 34,99 dolarren truke, Austingo (Texas, AEB) bigarren eskuko denda batean...

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko uztailaren 22a

Piezaren jatorria ikertu ondoren, erromatar garaikoa zela jakin zuten. Egun San Antonioko Arte Museoan dago ikusgai, baina aurki legez dagokion lekura itzuliko dute. Italiara? Ez, Alemaniara. Luis I. Bavariakoak Ponpeiako etxe baten erreplika egin arazi zuen XIX. mendean, Ponpejanum izenekoa, eta Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuenean hantxe zegoen bustoa.

Biltegi batean gorde zuten orduan. Ez dakigu nolatan iritsi zen pieza AEBetara, litekeena da soldadu estatubatuar batek lapurtzea. Baina, hori guztia baino lehen nolatan iritsi zen bustoa Luis I.aren eskuetara?