argia.eus
INPRIMATU
Vesuvio ez zen abuztuan lehertu
  • Ponpeia estali zuen Vesuvio sumendiaren leherketaren data hainbat hilabetez atzeratzeko froga berriak aurkitu dituzte ikerlariek.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko uztailaren 12a
(Argazkia: Karl Bryullov)
(Argazkia: Karl Bryullov)

Plinio gazteak Tazitori idatzitako gutun batean aipatzen da Ponpeia eta Herkulano suntsitu zituen Vesuvioren erupzioa 79. urteko abuztuaren 24an izan zela. Baina gutuna ez da originala, Erdi Aroko kopia bat baizik, eta hainbat adituk zalantzan jarri izan dute data hori, besteak beste, aztarnategian intxaurrak, gaztainak, granadak eta udazkeneko beste fruitu batzuen arrastoak aurkitu izan dituztelako.

Orain, Italiako ikerlari talde batek data bi hilabetez atzeratu du, 79ko urriaren 24ra, eta horretarako froga argi eta sinplea baliatu du: Ponpeiako etxe bateko horman ikatz-ziriz egindako inskripzio bat topatu zuten 2018an, 79ko urriaren 17ko data idatzita daukana.