Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen aurka.
Bilboko manifestazioa baimenduta zegoen eta ez zen inolako gorabeherarik izan. Gaueko bederatzietan, manifestazioaren burua Zabalburura iritsi zenean, oraindik milaka batzuk mugitzeke zeuden abiapuntuan. Antolatzaileek testu bat irakurri zuten Lemoizeko lanak berehala gelditzeko, Tuteran zentral bat egiteko baimena ukatzeko eta euskal kostalde nuklearraren proiektua bertan behera uzteko eskatuz.
Bilbokoa ez zen kasu bakana, mugimendu antinuklearra pil-pilean baitzegoen Europan, baina han bildutako jendetzari eta kontsentsu sozialari esker, Lemoizko zentralaren aurkako mugimendua erreferente bihurtu zen. Urtebete lehenago Europako mugimendu antinuklearraren mugarri nagusia Frantziako Isèren zegoen, Creys-Malvilleko Superphènix zentralean. Haren lekukoa hartu zuen Lemoizek.
Vital Michalonen gorpuari egindako autopsiak benetako kausa agerian utzi arren, justizia administrazioak kasua artxibatu zuen inolako erantzukizunik eskatu gabe
Pierre Messmer lehen ministroak 1974an aurkeztu zuen Superphénix proiektua, “munduko super-erreaktore ahaltsuena”. 1976an jarri zuten martxan Creys-Malvillen eta uda hartan bertan 20.000 lagun inguru bildu ziren zentrala geldiarazi zezaten. Hurrengo udan askoz ere jende gehiago bilduko zen. Bilboko manifestazioaren arrakastak hauspotuta, aste pare bat geroago, 1977ko uztailaren 31n, Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Nazioarteko Martxa Antinuklearrean. Baina agerraldia ez zegoen baimenduta. Frantziako Gobernuak zentralera hurbiltzea debekatu zien herritarrei eta 5.000 CRS bidali zituen agindua bete zezaten. Poliziak gogor eraso zituen manifestariak, besteak beste, granadak erabiliz. Ehunka lagun zauritu zituzten, eta granada horietako baten eztandak birikak leherrarazi zizkion Vital Michalon 31 urteko fisika irakasleari. Poliziaren lehen txostenaren arabera, bihotzekoak jota hil zen.
Creys-Malvilleko zentrala ez zuten geldiarazi: 1997a arte egon zen martxan. Eta Vital Michalonen gorpuari egindako autopsiak benetako kausa agerian utzi arren, justizia administrazioak kasua artxibatu zuen inolako erantzukizunik eskatu gabe.
Gurean, bi urte geroago, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista tiroz hil zuen Tuteran, nuklearren aurkako ekitaldi batean. Hura epaitu zuten, baina gutxieneko zigorra ezarri zioten eta ez dirudi kartzelan zapaldu zuenik ere. Gainera, handik hilabete batzuetara Guardia Zibilaren Merituaren gurutzea eman zioten, eta hamar urte geroago meritu militarraren beste domina bat.
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Eragile ekologista ezagutzeko edo gai ekosozialetara hurbiltzeko interesa duen edonor gonbidatu dute aurkezpenetara. Aurkezpenak egiteaz gain, hitzaldiak, proiekzioak eta kontzerturen bat ere eskainiko dute zita horietan. Albistearen amaieran egitaraua.
Ingurumena kaltetzen duten proiektuen aurrean laguntza tekniko, juridiko eta administratiboa eskaintzen du Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroan. Urteetako ibilbidea dute eta hamaika helegite eta informe osatu dituzte hainbat proiekturi aurka egiteko: AHT, harrobiak, zentral... [+]
Latinoamerikako hainbat herri-eragiletako hamabost bat kide izango dira Bizkaia Aretoan azaroaren 14an eta 15ean Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia OMAL-ek antolatutako topaketetan. Ekintza guztiak trantsizio ekosozialarekin lotutako alderdi desberdinak lantzen dituzten... [+]
50 inguru herritarrek egun osoko jardunaldia egin dute azaroaren 9an Maeztun, EHn ekofeminismoak gorpuzten lelopean. Goizean Euskal Herriko ekofeminismoak nolakoak diren deskribatzeko hainbat dinamika egin dituzte. Elkarrekin bazkaldu eta kantatu dute eguerdian, eta arratsaldean... [+]
Hendaiako ikastetxean komun klasikoak kendu eta komun idorrak eraiki zituzten martxoan. Ikuspegi ekologikoari tiraka, egitasmo orokorrago baten barne dute aldaketa: hondarrak jangelako konpostari gehitu eta guzia baliatzen dute ikastetxean duten baratze pedagogikoan, Hendaiako... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Valle de Odieta etxalde erraldoiaren kontrako ekintza 2021ko martxoan egin zuen Greenpeacek, Nafarroan. Makroetxaldeak 79 txahal gaixotzea leporatzen die ekologistei, orain Greenpeaceren defentsak salaketa ezeztatzen duen albaitaritza-txostena aurkeztu du eta epaiketa atzeratu... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]
2021eko martxoan, Greenpeaceko aktibistek nitratoz kutsatutako mila litro ur itzuli zizkioten Caparrosoko Valle de Odieta enpresari. Enpresak isun eta espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka.