Makina bat buelta eman dizkiot nire azkena izango den kolaborazio honi nondik heldu. Urte hauetan guztietan lerro hauetara ekarri ditudan gaiak, kezkak, proposamenak, eskaerak… etortzen zaizkit bueltan. Egia esan, aipatu, gauza asko aipatu dira orri hauetan, baina horietako gutxik izan dute aldaketa edo aurrerapenik azken hamarkadatan. Denak berdin jarraitzen du Europako ikus-entzunezko legeak telebistak behartu zituenetik aurrekontuen %5-%6 bertako ekoizpen independentea bultzatzeko inbertitzera. Baina zinemarako ekoizpenak gora egin zuen bezala telebistak nabarmen behera egin du, ia desagertzeraino. Negarrez ez hasteko berriro, gaia umoretik hartzea erabaki dut. Azken batean, ETBn egindako gehiena umorearen arloan egin dut.
"Ez da erraza baztertzen zaituztenean umorez hartzea. Batez ere zure burua lan honetarako oraindik ere gai ikusten duzunean"
Modak, boladak, sasoiak omen dira. Orain goian zaude, baina ez zara beti hor egongo, espero ez duzunean zulora zoaz eta abiatu zineneko puntu berean egongo zara, zoruan. Bizilegea omen. Hala diotsute kontsolatu nahian. Gure sasoirik onena 90eko hamarkadan hasi eta 2000ko erdi alderaino iritsi zen. Gure aurretik Piter Ansorenak eta Xabier Otaegik egindakoak izan ziren (Funtzioa), baita Elena Iruretak eta Aizpea Goenagak egindakoak ere (Hau da A.U., Benita ta Marini). Horiek utzitako lekua Carlos Zabalak eta biok gidatutako taldeak hartu genuen (Bi eta bat, Jaun ta Jabe, Martin…). Gurekin batera eta erreleboa hartuz Anjel Alkain eta Wazemank-eko tropa etorri zen. Ezin ahaztu Sorginen laratza-n parte hartzen zutenak Alkainekin batera. Komediante haietatik telebisiboki biziraun duen bakarra Pagadi izan da. Azken hori kenduta inork ba al daki non dabiltzan besteak? Eta zerrenda ixteko Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak gidatuko taldea daukagu (Barre Librea).
Izenak falta dira, noski, baina nagusiki horixe litzateke 40 urteko kronologia. Batzuk kendu besteak jartzeko. Esango baligute bezala: “Tira, gazteok (hala ginen eta), bukatu da zuen txanda. Ez duzue usteko, bada, bizitza osoa honetan emango duzuenik, ezta?”. Hori esaten zigutenetako batzuk hor dabiltza, ordea, goraka eroriz, besteok beheraino erortzen garen bitartean.
Ezinbestean umorez hartu beharko dugu. Baina ez da erraza baztertzen zaituztenean umorez hartzea. Batez ere zure burua lan honetarako oraindik ere gai ikusten duzunean. Orain, gainera, 40 urteko eskarmentua pilatuta daukagu.
Bizilegea izango da, bai, baina guk bizinahia daukagu. Eta oso urrun ez badugu ere oraindik ez gara jubilatu. Inork gidoilari edo zuzendari bat beharko balu, diot.
Eskerrik asko ARGIAri aukera hau emateagatik eta nahi duzuen arte.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]