Mahaiaren bueltan familia bat

Argazkia: Zoe Martikorena
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eugenio Agirre Alvarezen hilotzak Atarrabiako Udaletxe plazatik kultur etxerako bidea egin du alaba eta biloben sorbalden gainean, bandera gorria hilkutxan zabalik, hamarnaka jende bere gorpuaren atzetik. Hortik aurrerakoa, lau paretaren artean pasa da.

'Agirretarren bandera'
NOIZ: ekainak 16
NON:  Atarrabiako Kultur Etxea

Agirretarren bandera Oskorriren kantu batez harago, antzezlana da ere orain, Ekida arte ekimenaren eskutik aurkeztua. Bi ahizpa, haien hiru seme-alabak eta hauen aitatxiren heriotzak utziriko ondare materialaren kudeaketa esku artean, mila faktore medio.

Ekidak eta, orokorrean, Mugimendu Sozialistaren edozein adarrek diseinaturikoaren estetika txukuna ezin da aipatu gabe utzi. Oraingo honetan ere asmatu dute: soil eta dotore. Argi gehiegirik ez, kolore gutxi batzuk oholtzan eta musika zuzenean: Eñaut Zubizarreta Trigger celloa eskutan eta looper-a oinetan, hor ere gutxiago askotan gehiago dela erakutsiz.

Antzezlanak panfletotik badu berea, baina ez dut uste Ekidako kideek hori ezkutatzeko asmorik dutenik batere. Zentzu horretan, piezak ez du deus berririk kontatzen, edukian ez dago sorpresarik. Bai, aldiz, formetan. Lehen aldiz egin du Mugimendu Sozialistak publikoki zerbait umoretik eta horrek sinesgarritasun puntu gehigarria ematen dio haien jardunari. Tonuaz aparte, bestelako errekurtsoek aberastu dute antzezlana: koro hautsi baten presentziak eta bandera/mantelaren tratuak. Edo, hobe esanda, amen eta seme-alaben arteko bandera/mantelarekiko tratu diferenteak. Nork izan du, bi belaunaldien artean, dena errazago? Nor borrokatu behar izan da gehiago bere etorkizunaren alde? Zer da orain hautatu dezakeguna? Horren guztiaren gainetik argi dute gazteek: sinistea ez da berme, baina bai baldintza. Eta geldirik dagoenari hautsa ateratzen zaio.

Eszena eta eszena arteko trantsizio gisa agertu zaigu batzuetan koroa, koro hautsia. Badu Oier Zuñigaren Eresia antzezlanetik pixka bat honen kokapenak. Koro hautsia koro oso bihurtuko da mila gorputz ahots bakarrez mintzatuko direlarik, baina dena zailtzen du hori nola egin jakinen zuena hil berria izateak. Keinu egin diote imaginario kolektibo zehatz bateko zenbait erreferentziari: entzun ditugu Eusko Gudariak eta C Tangana eta ikusi dugu Cristiano Ronaldoren mugimendu ospetsua. Azken biak umorearen bueltan. Horiek bakarrik harrapatzera heldu naiz ni.

Ezagutu gabe ezin daiteke aurrera egin eta oroitzapenek ez dute gorputzik. Ez nuke trama gehiegi biluztu nahi, baina familia honetan ere beste askotan bezala bukatu dute: isildutakoak errepikatzen. Noiz arte? Etxe guztietako mantelak bandera izan arte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


'Eukalyptus'
Naturaren aberastasuna

Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]


2024-10-09 | Ximun Fuchs
Tximinoa, salbaia eta elbarritua

Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.

30 bat urte daramazkit antzerkian... [+]


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Atera kontua(k)

TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)

--------------------------------------------------------

Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik,... [+]


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Artea, zein preziotan?

OSCARRA OSCARRENTZAT
AKTOREAK: Mikel Laskurain, Jon Plazaola, Oihana Maritorena eta Ane Gabarain.
PRODUKZIOA: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
NOIZ / NON: martxoaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean.

[+]


‘Inesa de Gaxen’ pastoralak beste bi emanaldi eskainiko ditu irailean

Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]


Eguneraketa berriak daude