Kale erabilera neurtu du Soziolinguistika Klusterrak eta emaitzak argi dio: beheranzko joeran doa euskarazko jarduna. Eta hori soilik balitza, hutsa. Gainera, euskarazko elkarrizketa kopurua Gipuzkoan %31 da, baina %9 Bizkaian eta %5/6 gainerakoetan. Zortzi lagunetik bat ari omen da euskaraz kalean eta horri eusten omen diogu azken bost urteotan.
Lurralde guztietan egin omen du behera adinekoen euskaraz egiteko hautuak. Gehien edo ia gehien hitz egitetik gutxien hitz egitera pasatu dira. Horrela esanda eta izurrite garaian adinekoen heriotza tasa zenbatekoa izan den jakinik… baina, barre egiteko kontua ez den arren, umorea galdu gabe segi dezagun.
"Zertarako dugu gero eta gehiagok gure hizkuntza jakitea ez erabiltzekotan? Zertarako bizia ez…? Zertarako lurra?"
Izan ere, gazte eta nerabeen artean “bizi” dugun egoera ez da kriskitinak jotzen hastekoa. COVID-19 izurritearen garaian bizi izan omen dira zoriontsuen, etxean sartuta, Play, Facebook… edo dena delakoaren aurrean eguna pasatuz, inori konturik eman beharrik gabe, gurasoen otorduak baliatuz beraiekin harremana une puntual horretara mugatzen zutela. Eskolara joan behar izan dutenean azaleratu dira ezinak eta gabeziak: bizitzeko gogorik ez; beren buruaz beste egiteko tentazioa izan du askok.
Eskolak zer funtzio edo betebehar du? Eskola esatean irakasleak esan nahi baita. Tutoreak zertan saiatu behar du, emaitzak aztertu eta gurasoei lehendik badakitena berresaten? Edozein gaitan ari den irakasleak bere gaia eman eta kito, ala aurrean dauzkan pertsonak zein egoera animiko, psikiko, sozial... bizi duten ere kontuan izan behar luke? Unibertsitateak sortzaileak, ekimeneko jendea, gogoetan trebatuak prestatzen omen dituela dio, baina horretaz galdetu dieten ikasleek ez dute beren burua ezaugarri horietan jantzirik ikusten. Eskatzea eta esatea libre!
Eta hiriak, etxebizitzak pilaka eraikita dauden leku (ohituraz bizileku deituak) horrek, zer funtzio du? Balkoia soilik falta al dute kaleko etxe gehienek? Zergatik pilatu gaituzte irabaziei begira egituratutako gune horietan? Hiriak zenbat du bizi lekutik eta lekua bizitzea noiz, non baztertu/ahaztu dugu? Bo, eta ezin ahaztu etxegabetzeak, okupak eta abar.
Erabileran kale egin dugu eta egiten ari gara; zertarako dugu gero eta gehiagok gure hizkuntza jakitea ez erabiltzekotan? Zertarako bizia ez…? Zertarako lurra? Baserri hutsak, ekologia, eskola, ikasketak… etorkinak…
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]