Eternitatea daramagu esna

Argazkia: Mikel Urdangarin

Bilera batetik bost minutu lehenago alde egin eta korrika noa ea gonbidapenik geratzen den, kaskoetan Burutik. San Frantzisko plazan baloikada bat jaso –nola ez–, ikasle batzuk agurtu eta heldu naiz Erraldoien Txokora. Gonbidapenik ez, baina Jokin da atarian, beti bezain eskuzabal. Bere lekua utzi dit.

Kantu eta hitza. Mikel Urdangarin
NOIZ: ekainak 2
NON:  Erraldoien Txokoa (Iruñea)

Piano eder batek hartzen du ia oholtza osoa. Ondoan gitarra bat eta aulkirik gabeko jendea lurrean eserita. Behin entzun nuen ohitura bat hiru belaunaldiren eskutik pasatzen delarik bihurtzen dela tradizio. Hiru belaunaldi eta hiru edizio baliokide badira, euriak heldu den urteko Kantu eta hitza zikloan itzuli besterik ez du behar tradizio bilakatzeko. Eskerrak aurtengo bisita minutu batzuetako kontua besterik ez den izan.

Momentu batzuk betiko gordetzeko egiten ditu kantuak Mikel Urdangarinek, nahiz eta batzuetan gertakariak pixka bat moldatu letrak edertzeko –beste askok bezala–, horregatik daramagu akaso eternitatea esna. Ez da batere erraza ordu eta erdian bakarkako emanaldi bati eustea, baina presentzia handiz eutsi dio margolariaren semeak, Ameriketatik heldu berritan jet lag-a zirika bazuen ere. Entzun ditugu kanta zaharrak eta ez hain zaharrak eta normalean baino laralara gehiago, letra inprimatu batzuk ahaztu izanaren ondorioz. Txoriek lagundu diote tarte instrumentalen batean.

Anarik bezala, Urdangarinek ere badu suteen inguruko albiste batetik tiraka eginiko kantu bat. Kiskalita hil zen emakumezko heldu bat Reusen, berogailua pagatzeko dirurik ez eta etxea argizariz betea izaten zuena. Kopla bihotzekoak inpaktu horretatik eginiko koplak dira. Agian dena aldatzen ahal da, agian nonbait biderik bada…

Bertsolari izandakoa da zornotzarra eta agian horregatik da gai publikoaren arreta mantendu, oholtzan bakarrik eroso egon –edo hori transmititu– eta espero gabeko egoeren aurrean duinki inprobisatzeko. Jon Lopategi izan zuen maisu bertsotan eta berarendako ere badu kanturik.

Munduko herririk politenekoa bada ere, Gasteizi idatzi dio kanta bat baino gehiago Urdangarinek eta horiek ez ezik, kantu denak maitasun kantak direla aipatu du, maitasun hori edozein motatakoa delarik ere. Maitasun kantak edo beldurraren kontrakoak, gauza bera finean. Horri eutsiz eskaini du azkena pianoarekin. Lau urte dira jotzen ikasten hasi zela eta gitarrarekin baino traketsago ikusten du bere burua. Lehen aldiz ikusi dut zornotzarra zuzenean eta espero nuena izan da ikusi dudana, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Uda usaina du iluntzeak eta udan bezala aritu dira dantzan ondoan izan ditudan lauzpabost urteko bi neskatilak, poz-pozik, Lauaxetaren hitzen atmosferapean, Anek idatzi duena entzun artean edota bazkalosteko kafearen girotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Existentzia mugimenduan jartzea

TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an

-----------------------------------------

Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]


2024-12-20 | Iñigo Satrustegi
Nora egon gara begira

Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.

-----------------------------------------------

Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Eguneraketa berriak daude