Arrazista ez izatea eta antirrazista izatea ez dira gauza bera. Hori da sindikatuko kide arrazializatuekin batera ikasitako lehen irakaspena. Antirrazista izateak, arrazakeriak kontzienteki ez errepikatzeaz gain, ahaleginak egin eta arrazakeriaren kontra urrats zehatzak ematera garamatza. Jarrera aktibo bat du bere baitan, arrazializazioan oinarritzen den zapalkuntza sistemari aurre egitekoa.
Gutako bakoitzak leku ezberdinetik eraiki behar duen jarrera aktiboaz ari gara, ez delako berdina zapalkuntzaren subjektu direnen bidea edo pribilegio egoeran gauden zuriona. Bigarren talde honetan kokatzen garenok zainetaraino dugu sartua supremazia zuria, askotan klasismoarekin batera gure barruetan nahasi eta korapilatzen zaiguna.
LAB sindikatuak apirilean antolaturiko sindikatu antirrazista baterantz jaialdian Quinndy Akejuk gidatutako tailer formatiboak asko astindu gintuen, ispiluaren aurrean jarri eta gure praktika pertsonalez hausnarraraziz. Bertan ikasi genuen “zurion hauskortasun” terminoa: arrazak pribilegio-egoeran kokatzen gaituela onarturik, geure kontraesanak kudeatzeko erabiltzen ditugun hainbat eta hainbat argudio; izan ere, nork aitortuko dio bere buruari arrazista izan badela edo bagarela?
"Antirrazismoan aurrera egiteko, ez dezagun fokua edo arreta falta direnengan jarri; jar dezagun inklusiboak ez garenongan"
Gutasun berri bat eraikitzearen erronka da antirrazista izan nahi dugunona. “Besteak” eta “gu” terminoak baztertzeko ariketa kontzientea izan behar du, “nazio eta herri zapalduko herritarron” iruditegia guztiz eraldatuko duena eta eraldatu behar duena. Zapalduak izanagatik, bertako zuri kaukasoarrak zapaltzaile ere bagarelako askotan, eta pribilegio-egoeran edo posizioan egon bagaudelako uneoro; pribilegio egoera horrek eskubideak aitortu dizkigu eta aukera gehiago eman. Beraz, gure jarrera, hautu eta praktika pertsonal eta kolektiboak aztertu eta beste dinamika batzuk sortzeaz aritu behar dugu.
Ditudan harreman afektiboak hausnartzera narama beti gaiak: norekin eraiki ditudan harremanak, zein diren lagun sarearen parte; eta noski, zein ez. Izan ere, hutsuneak errealitatearen isla dira eta diagnostiko zehatza ematen digute. Alta, antirrazismoan aurrera egiteko, ez dezagun fokua edo arreta falta direnengan jarri; jar dezagun inklusiboak ez garenongan eta inklusiboak ez diren espazio, komunitate, antolakunde, egitura eta abarretan. Diseinatu ditzagun mekanismo eta tresnak egitura kolektiboak sortzeko, pertsona guztion eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko eta borrokatzeko. Gaia hezkuntzara eramanez, nahasi eta banatu ditzagun zuri autoktonoak; inklusiboak ez garenak hautu horiek hartzen ditugunak baikara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]