Zeru bete bele beltz

Urtero bezala, heldu da ekaina, ikasturtearen hondarra, ikasleen uzteko unea, eta urtero dut gogoa azpimarratzeko zerbait baikorra, zapore ona duena. Eta izan nuen garaia, hainbat urtez, idatzi bainituen hemen sorta ederrak, euskalgintzaren lanaz, ikasleen lorpenez, gauzatzen diren mirakulu txiki bezain funtsezko horiei buruz.

Aitortzen dut zenbaitzuetan, alabaina, bilatu ditudala elementu horiek, xerkatu eta bortxatu argumentua, batzuetan enfasia kotsia eman, ikasle bat euskaldundu izana zoriontzeko hitzik arraroena aurkitu, lorpen profesionalaren edertzeko adjektiboa hautatu, destinoa dugula azpimarratzeko metafora aproposa landu. Hezigaitz bezain suntsiezin baikinan, kontrako guziari ostiko eta besagainka. Gutxitan gezurtxoak kondatu ditut, euskarak distira dezan pixka bat gehiago.

"Eskuz esku helarazia, sekretuan. Ekintzarako deia aipatzen zen, haien azterketen euskaraz pasatzeari begira"

Aurten, euskararen kale erabileraren neurketaren datuak publikatu ziren, lotsagarri, eta hortik bi egunetara ikasleek galdegin zidaten, kalipu handiz, noiz eta non egin euskaraz, non ditudan planak, nola egin hizkuntzaren ez galtzeko, zein den haientzat geroa. Eta nik hitz apropos gutxi baizik ez, ez dut deus asmatu. Edo bai, “atzeman lan edo bikote euskalduna”: penagarria txantxetan. Batzuetan nago ea erran behar zaienez egia, hemen ez dela euskaraz egiten, ez dela hizkuntz politikarik, ez engaiamendurik, ez inbertsiorik, ez lortu-beharrekorik, ez zigorrik bete ezean, borondate gutxiegi baizik, diskurtso anitz. Ez gaudela horretan. Hemen erdararen politikak segitzen duela aitzina, jende gero eta gehiagoren zeregin eta ogibide izanik ere. Gehiago dena, bakarrenek, beti berdinek, txirotasunean eramaten dugula. Burutik pasa eta isildu nintzen, diskurtso baikorrak behar direla baitakit, bestela peko errekara doala afera eta, ezinean, isiltzea dela hobe.

Banengoen: eta horren ondotik zer? Horren ondotik eta beste guziaz gain, noski, aipatzekoak ez baitira eskas. Bada mendea erabilerak behera egiten duela. Badira bederen 25 urte baxoa eta brebeta euskaraz ezin direla pasa. Mende erdia euskararen ezagupen instituzionala ukatzen dela. Hogei urte inguru euskara zerbitzu publikoetan garatuko dela hitzematen dela eta jada bost urte Elkargoaren proiektuetan idatziz jarria izan zela, biharamunen zain. Badira hamazazpi urte hizkuntz politika publikoa badela. Zortzi hamarkada kontzientziatze eta kanpaina. Badira hamabost urte eskatzen dela hizkuntza-eskakizun sistema martxan ematea lan munduan. Badira 25 urte lanean ari naizela eta ene saria doi-doi 500 euroz igo dela. Badira hamar urte, tai gabe, ari garela erraten belaunaldi gazteek, bai, haiek badakitela eta eginen dutela: ama ikastolatik landa denak erdaraz ariko direla dakigularik. Eta beste. Urte horien guzien iraupenak lerrokatzen balira, bata bestearen ondoan, baliteke mila bat argi-urteko distantzia estaltzekoa. Zeru bete bele beltz. Zergatik kontrarioa kondatu? Indarrak eta ekimenak, neurriak eta lanak, asmoak eta diruak, ondorio hain gutxirengatik, funtsezko baliabide eta erabakiak ez baitira sekulan heltzen.

Hori idaztekotan nintzela, miserableki, horra non semeak eskolako zakutik atera zidan gutun azal txiki zuria, ene izena zeramana letra larri eta hotzez eta xingolaz troxaturik hetsia. Lehen bezala eskuz esku helarazia, sekretuan. Ekintzarako deia aipatzen zen, haien azterketen euskaraz pasatzeari begira. Bazenekite nola senditu nintzen orduan! Berpiztu nintzen. Erresumindu eta diaboliko, gauez eta leku sekretuetara joateko prest senditu nintzen, ene baitako garrak oro hauspoturik. Aire!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Eguneraketa berriak daude