Zutabegile izan baino aurretik, blogaria nintzen. Agian horregatik ikasi nuen iritzi artikuluak lehenengo pertsonan idazten. Ohartu nintzen erregistro horrek funtzionatzen zuela, gertua eta zintzoa zelako. Are gehiago, ahalduntzailea egin zitzaidan sentitzea nire ahotsak oihartzuna zuela. Ziberoptimista nintzen orduan.
Hogeitaka urterekin, nire ingurukoek behin eta berriro esan zidaten gehiegi biluzten nintzela blogean. Tartean ez nuen Gabriela Wiener kazetari eta idazle perutarra ezagutzen, baina intuitiboki bat egin nuen bere premisarekin: gure burua kontatzen dugunean, irakurlea ere kontatua sentitzen da.
Miresmena, arbuioa, inbidia eta epaia nahastu zaizkit Wienerren azken lana irakurri dudanean, Huaco retrato autofikziozko eleberria. Gehiegizkoa iruditzen zait bere liburu guztietan (Sexografías, Nueve lunas, Dicen de mí…) ageri den pudore falta. Aldi berean, erakartzen nau, nik erreprimitzen dudan joera askatu duelako.
"Zaila da indartsu mantentzea plazandre feminista zarenean, ohartzen zarenean zuk idazten duzuna zure kontra erabiliko dutela"
Seguruenik, Sexografías irakurri berritan argitaratu nuen Puteras izeneko testu bat nire blogean: idatzi nuen ordaindutako masaje erotikoez, prostituzio queer ekimen batez eta jineterismo-az, nire kuriositatea eta deserosotasunak aipatuz. Bizpahiru urteren ondoren, kriminologo feministen erreferentziak eskatu nizkion Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle bati, ustelkeriari buruzko erreportaje bat prestatzeko. Gizonak posdata lizun bat idatzi zidan, Puteras-i erreferentzia egiten ziona.
Eskukatuta sentitu nintzen.
Azken urteotan, Espainiako feminista abolizionista oldarkorrek Wienerren Sexografías zein Puteras behin eta berriro aipatu dute sareetan, gure diskurtsoak eta gu geu karikaturizatzeko.
Ez ezazue Puteras bilatu. Ezabatu berri dut.
Feminismoan asko aztertu da emakume idazleen eta autofikzioaren arteko harreman oparoa. Paradoxa da lehenengo pertsona posizio zaurgarri batetik darabilgunok posizio are zaurgarriagoan bukatzen dugula: jomugan. “Biluzik agertzeko indar handia behar duzu, zeure burua oso landua izan behar duzu”, esan zuen Edu Zelaietak Gara-n, Ispilu biluziak poema bildumaren harira. Bada, zaila da indartsu mantentzea plazandre feminista zarenean, ohartzen zarenean zuk idazten duzuna zure kontra erabiliko dutela.
Sorgin ehizaren antza handia du egun bizi dugun ofentsiba antifeministak (tamalez, baita feminismo abolizionista transfoboaren ofentsibak ere). Inkisizioak ez zuen sare sozialik behar, baina egia da plataforma digitalek errazten dutela zelatatzea, jazartzea, lintxatzea, umiliatzea. Trol matxista anonimoei buruz luze idatzi dut, kontuan izan barik gure bizilagunak izan daitezkeela. Tira, lezioa ikasi nuen Irantzu Varelaren auzokoak ukabilkada eman zionean eta, halere, ustekabean harrapatu nau egunotan herrian bizi dugun erasoaldiak (plazan zein sare sozialetan), nire jardun feminista iturburu duena.
Zutabea idazten hasi naizenean ez dut jakin nola itzuli “Te expones demasiado”. “Arrisku handiegia hartzen duzu”, iradoki dit txiolari batek. Esanguratsua iruditu zait, zuhurtzia falta leporatzen zaigulako erasoak pairatzen ditugun plazandreoi.
Edonola ere, esposizioaren beldur naizen honetan, besoan tatuatua daramadan Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia-ko aipua darabilkit buruan:
“Beldur naiz, baina, halere, aurrera egiten dut. Ez du balio esateak ez dela beldurrik izan behar. Esan behar da baietz, beldur zarela, guztiz, gorputz osoa asaldatzen dizula beldurrak, baina, aldi berean, gauza asko egin daitezkeela beldur eta guzti. Geroztik ez nau beldurrak beldurtzen”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]