argia.eus
INPRIMATU
Froga
Leire Narbaiza Arizmendi @txargain 2022ko maiatzaren 19a

Gernika bonbardatu zutenak ez ziren txarrak, ezta bonbardatuak hain onak ere” bota zuen lasai asko telebistan audientzia handiko saioan iritzi-emaile batek. Tertuliako inork tutik ere ez zion esan.

“Torturatu egin ninduten: etxean lotan nengoen, eta gauaren erdian agente talde bat indarrez sartu zen abisatu gabe; aurpegia estalita zeramaten, ohetik altxatu eta hormaren kontra jartzera behartu ninduten. Beldurra pasatu nuen, ez zidaten utzi ukitzen ondasun pertsonalik, oso armatuta zeuden. Izua izan nuen, gainean egin nuen txiza…” jaurti zuen burlaizez Espainiako Kongresuan diputatu izan aurretik Estatuko abokatua zenak.

Felipa Artano Joxi Zabalaren amak gastu judizialak (9.256,02 euro) ordaindu beharko ditu, semea terrorismoaren biktimatzat onar zezaten jarri zuen helegitea atzera bota ziotelako.

2022ko apiril eta maiatz artean gertatu dira hirurak, normaltasun osoz. Politikariak espiatu dituztela ere zabaldu da. Ia inor ez da asaldatu. Bitartean, harrituta ultraeskuina goraka doalako.

Aitatutakoak tolerantziaz hartzea da eskuin muturra gizarte-kontzientzian onartuta dagoelako froga.